Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saltokietan, kandelak, zapiak, liburu eta estanpak, eskapulario eta kutunak, dominak, ur bedeinkatuaz betetako botilatxoak, guzti-guztiak Paduako San Antonioren irudiarekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Anbereseko artista batek, Georgius Hoesnagle-k, marraztu zuen San Sebastianen estanpa hori Civitates Orbis Terrarum obrarako. Askoren artean «Rataplan» - 23. orr.
Margolari inpresionisten posterrak aurki desagertu ziren, eta haien ordez hiriko estanpa zahar batzuk zintzilikatu zituen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
Kamioiaren kabina hainbat amabirjinen estanpaz eta argazkiz apainduta dago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 43. orr.
Orduan Don Enrique Herrerak, beti bezain ziniko, estanpa bat eskaini zidan, Ama Birjina Doloretakoarena. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.
Hilabete honen estanpa bat aurkezteko orduan, bi eszena ezberdin ipintzen zituzten: Edo Jano jainkoa pintatzen zizuten, bere bi aurpegidun buruarekin: bata aurreraka, eta bestea atzeraka, aitzin-gibel begira, urtezahar-urteberri sinbolizatuko balu bezala; edo, gizaseme handiki bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.
Aitortu behar zuen, oro har, bizitzako liburuan gerrako estanparen batek bakarrik utzi ziola -haiek bakarrik- duintasunez jokatu izanaren sentipena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.
Kapilauak oparitzen zizkigun otoitzerako estanpekin eginiko baraja atera zuen Sagarduik betiko moduan, eta eskualdi batzuk egin genituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Esan nion neure buruari: "Asteasu, Albiztur edo Zizurkilgo estanpa bat izan daiteke". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Gaur egungo estanpa folklorikoetan antzeztuko genukeen komeria. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.
San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Gizon bat bere anomalia guztiekin deskribatuko lukeen liburua japoniar estanpa bat bezalako artelan bat litzateke, non eternalki ikusten baita beldartxo baten irudia behin eguneko ordu partikular batean begietsia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.
Claude, gogoa beroturik, estanpa sorta hartaz mintzatu zen, laudorio asko eginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
Aipatu paperaren ondoan, bada estanpa moduko bat ere, papera bezala hormari itsatsia, non Ama Birjinaren irudi bat ageri den kolore biziz margotua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.
· Gure gurasoak santu estanpez hornituta itzuli ziren, gure amaren gurasoak hilak baitziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.
Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 8. orr.
Herri txikietan bizitzeak abantaila hauek dauzka: duela ehunka urtetakoak izan litezkeen irudiak edo estanpak agertzen zaizkizu eguneroko bizitzan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 9. orr.
O, o, zein estanpa ederra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Zuhaitz misteriotsuek soa ebasten eta gatibatzen zidaten, Fujiyama maldako txabolan jarduten zuen japoniar maisu baten estanpa urdin ikaratuak bailiran! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Nobela laburra, eta batzuetan ipuin, besteetan estanpa izan daitezkeen edo diruditen atal txikitan antolatua. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 236. orr.
estanpa bat (9)