Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengoa estanko batean izan zen, eta nagusiari labana erakutsi ondoren 100 euro hartuta egin zuen ihes. Pako Aristi «Note book», 2005 - 13. orr.
Estanko baten bila abiatu da Damian kalean behera, konturatu ere egin gabe hiru hilabete baino gehiago direla La Paz zigarro pururik ez duela erretzen jada, eta arratsaldeko ordu horietan dena egoten dela itxita Elizondon, beste leku guztietan bezala. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.
Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa, eta berak xehatutako beste bat ustez sendagaiak ziren belar izpiak ere tartean zituena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
-Zer moduz, Mr. Goldstein? -esan zuen biziro erreportariak, estankoko saltokian kapelaren hegala apur bat tolestuz diosal egiten zion bitartean-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
Su piztekoak erosten hasi nintzen, su piztekoen mekanismoa ongi menderatzen nuelakoan; estankoetan bada makina bat modelo itxuroso eta diseinuzko, merke gainera, eta betiko moduan funtzionatzen dutenak, baina horiek ere badute akatsa: hamargarrenetik-edo aurrera ez direla berriro pizten; orduan itzuli behar duzu estankora, eta harria edo gasa, edo biak, aldatzen dizkizute; ateratzen zara oso pozik, eta, berriz ere, beste hamar bat aldiz edo piztu ondoren, metxeroa izorratzen da; orduan estankora itzultzen zara eta beste metxero bat ematen dizute. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 86. orr.
"Beltza ala gorria?", galdetu du Josetxok estanko atarian. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.