Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estankatu, estanka(tu), estankatzen da/du ad prozesu eta kidekoez mintzatuz, haren aurrerabidea gelditu.
Une honetan bizitzen ari naizen garaia oso gustuko dut eta ez nuke nahi aro batean estankatuta geratu. Berria - Kultura 2004-09-22
Museoko ondarea «estankatua» dagoela dio, eta erosketak ez daudela «jokabide sistematiko batean» integratuak. Berria - Kultura 2004-11-10
Bazirudien urak oroitzapenak azaleratu eta nabigatzen jartzen zituela, ordura arte lehorrean estankaturik egonak, eta beren gorputzei arinaldi fisiko antzeko bat ematen ziela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.