Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estandarte eta bandera esekiek babesten zituzten terrazak, eta haien oinetan emirraren zaindari bereziak zebiltzan batetik bestera, sable bikoitz gakotua aldean, labana gerrikoan, hamar oineko lantza eskuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Bandera karratuak ziren, horiak, urdinak, berdeak, beltzak; hogei sekzioen estandarteak zirela ohartu zen Lisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Florentek buruzagien eta tenienteen bereizgarriak marraztu zituen, bai eta konpainien estandarteak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.
Herriko parrokiako estandartea zen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 138. orr.
Beldurragatik -hala dio Montaignek- estandarte zuriak gorritzat hartzen dira; beldurragatik bizia kentzen da, bizia galtzen da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.
Charles erregeak alde egin zuen Londrestik 1642. urteko abuztuaren 22an, Nottinghamgo errege-estandartea harturik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.
Nola hurbildu aita jesuitaganat, baldin osaba Joanikotek ezin ikusi bazuen, eta baldin, hark bezalaxe, nik ere zientzia eta libertatea banituen, artean, neure estandarte eta bandera. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.
Birjintasun ukigabearen eta pobretasun txit santuaren estandartez distiratsu apaindua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.
Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez, bere moralik gabeko estandarteez, libertinajeari lotzeko deia zen hura. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.