Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Kuhnek ikusmolde estandarraren oinarrizko epistemologia jartzen du auzitan: ez dago zimentarri unibertsal, abstraktu, denboraz kanpokorik, gizakien ezagutza-gogoak baliotzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.
Kontzeptu zientifikoari dagokionez, Zientziaren Filosofia estandarrak kontzeptuen tipologia desberdinak ezartzen ditu, euren alde onak eta txarrak ebaluatuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Bidezkoa eta zentzuzkoa da nazio bateko hiztun guztiek entzun edo irakurri beharreko jardunetan eredu estandarra baliatzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 44. orr.
Apeta hutsez hartatik urrundu gabe ere, ez naiz ibili hemen beti, prezisamentean, euskara batu estandar zuzen egoki dotoreenaren arrastotik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.
Hizkera estandar jasoaz gainera, beste hizkera batzuk ere bazirela onartu zen horrenbestez. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 185. orr.
Hizkera estandarrak Hegoaldeko eta Iparraldeko euskaldunak batzeko balio behar zuela zioen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 127. orr.
Emakume edadetua zen, edadetu estandarra, eta lore urdinak zituen soinekoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.
Bertsio estandarraren arabera, ezagutzak honako hiru baldintza hauek bete behar ditu: (1) ustearen baldintza, (2) egiaren baldintza, eta (3) justifikazioaren baldintza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
Diziplina finkatzeaz gain, ikusmolde jakin bat ere ezarri zuen, ezarri: ikusmolde estandarra deritzana (Standard View, Received View). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Tarifa finko estandarra eta gaueko beherapena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Teoria honek ekarpen garrantzitsua egin zion Eredu Estandarrari, hau da, indar elektromagnetikoarekin, indar ahularekin eta indar azkarrarekin loturiko fisika guztia azaltzen duen teoriari. Berria - Gaiak 2004-10-06
Gaur egun gehien erabiltzen diren kontainerrek neurri estandarrak dituzte, eta mundu zabalean ederki bidaiatzen dute. Berria - Gaiak 2006-04-30
Lan-baldintzen kode edo estandarrei buruzko proposamenen benetako gabeziak aztertu nahi izanez gero, ekimenen benetako helburu eta edukia aztertzea ezinbestekoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.
Erakunde horrek nazioartean arauak edo estandarrak sortzen ditu, ez nahitaez bete beharreko arauak, baizik eta borondatezkoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.
Ohikoa izan dela indukziozko arrazoinamenduak dedukziozko arrazoinamenduaren estandarrak asetzeko eskatzea, baina hori egitean oker gabiltza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Kursaaleko emanaldia jazz musikaren estandarretan oinarrituko du seikoteak, baina Salvadorren beraren piezak eta euskal herri kantuak ere joko ditu. Berria - Kultura 2004-01-20
Londresen proposamena nazioarteko giza eskubideen estandarrekin ez zetorrela bat adierazi zuen. Berria - Mundua 2006-01-12
Aurkezpen on batek, normalki, lan on bat esan nahi du, ikasleak akademiako estandarrak dominatzen dituen seinale baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.
Edo jazzaren beste estandarretan sartzen dituen aire flamenkoak, buleriak, tangoak, etab. Berria - Kultura 2004-07-17
Horren beharra ere bazen, sarritan euskalkiek estandarrari egin beharreko emaitzaren erakusgarri, hitz zerrenda hutsak baizik aurkezten ez direlako. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 222. orr.
Triestearrek italieraz jarduterakoan egiten dutena da, dialektoarekin eta estandarrarekin egindako tex-mex halako bat. Berria - Kultura 2004-08-05
Lapurreta, debeku eta bazterketa antidemokratiko honi Txabarri jaunak eta Ereño andreak estandar demokratikoaren labela eman nahi izan diotela. Berria - Euskal Herria 2004-07-01
Ikastolak Europako eta munduko kalitateko estandarrik garatuenen parean daudela azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Giza Eskubideetarako Helsinkiko Nazioarteko Federazioak nazioarteko estandarren urraketa ugari salatu zituen atzo. Berria - Mundua 2006-03-21
Indukzioak eta dedukzioak bakoitzak bere zuzentasun- eta zentzuzkotasun-estandar propioak dituelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Betiko talde estandarretik aterata, saiatzen gara programak egokitzen. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
33 urte bete behar izan zituen jazz estandarretik aldendu eta gitarrarekin bide berriak, askeak eta inolako arau formali lotu gabeak, jorratzeko zirrikitu bat aurkitzeko. Berria - Kultura 2006-01-05
Baina arno estandarrak egiten hasten badira denak, berezitasunak desagertzen badira, nortasuna galtzeko arriskua dago, ezta? Berria - Harian 2005-09-11
Betiko talde estandarretik aterata, saiatzen gara programak egokitzen. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Potilikari estandarrei, Baluarte edo Legebiltzarreko moketa besterik zapaltzen ez duten horiei. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
da hizkera estandarra (3); eredu estandarra (4); estandar bat (5); estandar edo (3); estandarra eta (6); estandarrak eta (3); estandarraren arabera (4); estandarretan sartzen (3); eta estandarra (3); euskara estandarrean (3); filosofia estandarraren (3); hizkera estandarra (14); hizkera estandarra eta (3); hizkera estandarrak (4); ikusmolde estandarraren (8); ikusmolde estandarrean (3); nazioarteko estandarrak (5); neurri estandarrak (4)