Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estamentuz osatutako sistema sozialean, herriko jende xeheak gizarte mailan igotzeko zuen aukera ia bakarra Elizako erakundeen babesera biltzea zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.
Hiru zati edo estamentuk osatzen dizu hiria: langileriak, herrizaingoak eta buruzagigoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Gure izenak, OK Expressoko idazleonak, hamaika aldiz igorri izan zaizkie diren eta ez diren estamentu guztiei. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.
Zeren eta, edozein harremanetarako, eta estamentu sozialean aitzina egiteko edo gailurrari eusteko, funtsezkoa baitzen iduri kanpo-eder baten izaitea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.
Ez dut ezagutzen, hitzaren tratuari dagokionez, gaurko futbolariena baino estamentu kontserbadoreagorik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.
Nik argi neukan, egin nituen irakurketekin, eta abar, eliza eta estatua estamentu guztiz hertsatzaileak zirela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 180. orr.
Frantziskok bide propioa nahi du urratu, eta molde ezagunak ez ditu lagungarri ikusten bere sakoneko intuizioa gauzatzeko (ez da estamentu erlijiosoetan sartuko, ez kleriko, ez monje, ezta ermitau bezala ere). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Hirugarren estamentuaren, hots herri xumearen ordezkatzeko gizonik egokiena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.