Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estaltze 1 iz zerbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kentzea.

Filmeko irudiaren bat-bateko agerpen hori ahaztu egiten dela proiekzioan, aurkezten diren gauzen pertzepzioaren mesedetan, egiazko "pantaila-efektuarekin" konpara daitekeen modu batean azaltzen baitzaizkigu gauza horiek, estaltze eta desestaltze progresiboen bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Itzalguneen estaltze egitarauak aintzina jarraitzen du. Orain berriketa hutsean ari da, estaltze-lanean.  Herria   2001-09-06

Nahi zuen guk azaltzea ea gauez entzuten genituen gurasoak estaltze lanean, eta zer hots eta hitz entzuten genituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 154. orr.

Hilabetean 548 euro baino gehiago irabazten dutenek ez dute CMU edo Eritasunen estaltze unibertsalaren eskubiderik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Gobernuak esku-hartze auzietan izan duen jarrera, batez ere Finucaneren auzian, etengabeko ukatze, ezkutatze eta estaltze saioa izan da.  Berria - Mundua   2004-09-24

2 arra emearen gainean, ernaltzeko, jartzea.

Jarduera homosexual asko ikusi izan dira -laztanak, bata bestea masturbatzea eta estaltzea- jarduera eta estaltze heterosexualak gertatu baino pixka bat lehenago eta geroago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.

Koito jarreretan ere gertatu ziren berrikuntzak; hala, ugaztunen estaltze jarreratik harantzago joanez, aurrez aurre ere egiten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Lehenik kostaldera joan zen, han topatzen baitira andreak sosa pagatzeko prest daudenak Alan Ladd bezalako morroi baten estaltze bat jasotze aldera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus