Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean hartuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Azpiak, bai, baina gauza bat dira esandako horiek eta beste bat oso, ohe zuri garbi epel bigun estalkiduna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Atzerago, kutxatila ugari -estalkidunak zein estalkigabeak-, gauza laburretarako, bisita-txartelez, hil-mezuz, antzerki-sarrerez eta Txitxikovek oroigarri gisa gordetzen zituen bestelako paperez beterik.· Soina epeltzen hasi zitzaionean, ohe azpitik kalamuzko estalkidun ron botila bat atera zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Larruzko estalkidun petaka bat zuen orain eskuetan, ez ohartu ni nondik jalgia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.