Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estali, estal(i), estaltzen 1 du ad zerbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kendu. ik tapatu.

Dena ke beltz batek estaltzen zuen, isiltasunaren gorputz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.

Burdin bidea estaliko baitute bi zubien arte hortan eta azkar estaliko, gainean hiru ehun bat bizitegi eraikitzeko gisan.  Herria   2005-02-03

Landaretza basak harriak janda zituen, hilarriak erabat estaltzeraino, eta haietako zenbait hautsita zeuden, edo higiturik, gorpu-lapurren banda bat dena aienatuz pasatu ondoren bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Kontxa bizien larru batek estaltzen ditu harkaitzak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Mendebal eta hegoaldean zeru-muga, inguruko mendixkak estaltzen dituzten pino eta pago oihanek tapatua da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

Nik, maitekiro, abesbatzaren trofeoa bere lekura itzuli nuen, oinarria kokatuz, milimetrikoki, utzitako hutsunea estaltzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

Gorotza lurrez estaliko duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 23,14

Eguzkia estaltzen zuen hodei iluna desagertu zenean, argia nagusitu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 300. orr.

Taxoareko gimnasioan entrenatu ziren gorritxoak, elurrez erabat estalita jarraitzen zutelako zelaiek.  Berria - Kirola   2004-02-22

Sareta zikin batek erdizka estaltzen zuen leihoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Elurrak bere hil-jantzi zuriarekin estaltzen zuen mendia, zeru hodeitu berun-kolorearen azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Laster urak estaliko du.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Egiptok, pertsiarren garaian, ez zuen Itsaso Gorrian muga; ez zeukan Nilo ibaiak bere uraldietan estaltzen duen lur-zerrenda luze eta estua baizik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Ez badiozu nire herriari joaten uzten, larrapoteak erakarriko ditut bihar zure lurraldera: dena estaliko dute, lurrazala ikusten ez dela uzteraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 164. orr.

Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,30

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Izbetako leihoek ez zuten kristalik, haietako batzuk piltzarrez edo nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Ni ez nagoenean lantuka hasten da; horregatik, joan aurretik zapi beltz batez estaltzen diot kaiola, eta lo egiten du, gaua dela uste baitu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

Hala zioen laborategi nagusiko atea estaltzen zuen paperezko poster erraldoiak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

Inork ez dio gabon-musurik emango, inork ez manta gainetik bota eta ondo estaliko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.

Zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino, barne osoa zurez jantziz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,15

Garai batean bel-beltza izan zuen ilea, partez, bekoki gainean erortzen zen, eta kizkur ugariek estaltzen zizkion loki sakonak; kizkur horail biziak ziren ordea haiek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Berriro estali zizkidaten begiak eta gora eraman ninduten, gela txiki batera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Apaintzeko balio zuen komoda bat; mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia; jarleku batzuk, farfaila finez egindako karratuak babesgarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Tunika astinarazten zuen bakoitzean, Frantziskok eskuineko besoaz estaltzen zuen saihetseko zauria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

Hainbeste gorputz elkarren ondoan, hainbeste bular, hainbeste triangelu formako oihal-puska pubisa estaltzen: ez zegoen pertsonalizatzeko modurik, gorputzak masa informe batean galtzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Bi hego buruaren gainetik altxatuak zituen, beste bi hegan egiteko zabalduak, eta beste biek gorputz osoa estaltzen zioten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Txamarra horren azpian, gona motz batek -iluna hori ere-soineko bat estaltzen zuen, orkatiletaraino erortzen zitzaiona eta beheko azpilduran brodatu hits batzuk zituena apaingarri gisa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Bi eskuekin estaltzen zuen aurpegia, inork bere samina ikus ez ziezaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezini.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.

Burua estaltzeko egunkariko orri zabal bat hartu eta kapelatxo bat egin besterik ez daukazu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

David Oliamendiko maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,30

Begiak estalita ere egingo luke.  Berria - Kirola   2006-04-08

Kolpetik esku batez estaliko du ahoa, algara eragozteko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 105. orr.

"Niri ere", esango nuen beharbada, eta Monikak eskuarekin ezpainak estaliko zizkidan, askotan egiten zidan moduan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.

Esku indartsuaz adar ostotsu bat erauzi zuen, gorputzeko alde lotsagarriak estaltzeko, biluzik baitzegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Hilabetetan hazitako ilea, piztia batena baino latzagoa bera, artilezko boneta batez erdi estalia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Ahots dardararik gabe, bestearen orduko eskuzabaltasuna aspaldiko adiskidetasunaren bermetzat harturik, etorkizunaren ate, iraganaren estalki eta hilobi zen itsasoaren aurrean, bere bihotzaren atea berak ere irekiz, itxurakeriaren ohe astun baina segurua estaliz, esan zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Egin ahuntz-hilezko beste hamaika zapi, egoitza estaliko duen oihal-etxola eratzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 26,7

Kamiseta bat baino ez zeraman jantzia, kuleroak ozta-ozta estaltzen zizkiona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.

Zoldak dena estaltzen zuen, belus urdina, belarritakoak, gurutzetxoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

Ilargiak Eguzkiaren %22,2 inguru estaliko du, Bilbotik ikusita, eta zertxobait gehiago (%24,7) Iruñetik behatuta.  Berria - Gaiak   2006-03-28

2 irud/hed

Frantzian gaindi, bi marka handik estaltzen dute goi-maileko esnearen merkatua.  Herria   2003-01-21

-Hire heriotza ziztrina hutsaren hurrengo duk, egin didaan mina estaltzeko -esan zion, negarra zeriola. A! lurralde hura guztia gau polarrak estaliko balu, Siberia osoa hainbat hilabetetako gau iraunkor horrek inbadituko balu!  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 126. orr.

Harantzagoko kaleetatik zetorren trafiko hotsa kanpaiek estaltzen dute.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 139. orr.

Alonsoren itzalean ibili behar izan zuen, haren distira estali ezinik.  Berria - Kirola   2004-05-23

Malabaristen jokoa estaltzen duen isiltasun horretan zehar.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Gisa guziz, ez da euro xoil horrekin estaliko erien asurantza kutxak duen ziloa.  Herria   2005-01-06

Defizit publikoa estaliko duen dirua ez dago zergen bidez biltzerik.  Berria - Mundua   2004-05-12

Kirol mitoen balentriek bestelako arazoak estaltzeko helburuarekin.  Berria - Kirola   2006-02-26

Gabezia hori estali beharrean, euskarrien lerroa indartzea erabaki zuen deustuarrak. Ez egin kasurik, ez entzun ere; ez izan horrelakoen gupidarik, ez barkatu, ezta estali ere errua.  Berria - Kirola   2006-01-24

Ene hitza ez da biluzia, baina hostoz josia, gorputzaren negua hitzaren udaberriaz jantzi eta estali nahi banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Probintzi hiruburu batean izan daitekeen jokamolderik finenaz estalirik zegoen hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Eskuzabal izango zarete berarekin eta bere premia estaltzeko behar duena emango diozue maileguz.  Elizen arteko biblia   Dt 15,8

Dirurik gabe, zaila zen hutsune horiek fitxaketekin estaltzea.  Berria - Kirola   2006-02-02

Lau xurgada gabe erabaki nuen aferaren ukitu pertsonalak lehengo goizaldeko gertakariak estaltzen zituen lainope alkoholiko berera igortzea, oraingoz, alderdi profesionalen fabore.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Pausun beste errepikagailu bat jarri beharra da, frekuentzia berdinarekin, Hendaia, Pausu, Biriatu, Irun eta Hondarribiko itzalguneen estaltzeko.  Herria   2001-09-06

Gortzeko moduan jarri behar izan zuen diskoa kanpoko suzko erroberen burrunba hazkorra estaliko bazuen, bere barrengo suzko erroberena ez ezik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Izu-lekua zen hiria, isiltasun-lekua, isiltasunak kea bezala zulo guztiak estaltzen zituen, agerikoak ez ezik, ezkutukoak ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Nire begitarako, domina hark ez zuen gerran egindako egun urrien lotsa estaltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Beharbada, donariak kentzeko arrazoia on publikoa izan balitz, inork ez zukeen ezer esango; baina ordena erakutsi, eta ustelkeria ez zen estaltzen; fiskoaren eskubidea aldarrikatu, eta fiskoaren ondasunak eskubeteka eta gogara ematen ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

Beti urduri, beti beldur, arreka nabil eta urratsen aztarna birjinak elez estaltzen ditut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Ene bada! Lagun kutuna, zenbat edertasun! Utzidazu euretan nahi bezala ibiltzen, utzidazu musuz estaltzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kibitka: zalgurdi estalia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

1,96ko jauzia egin zuen iruindarrak, inoiz egin duen onena, bai pista estalian, bai kanpoan.  Berria - Kirola   2004-03-07

Berehala, askotariko jakiak agertu ziren erretiluaren eta botilen inguruan: kabiarra, gazta, esnegorri gazituak, onddoak, eta beste janari batzuk, sukaldetik plater estalietan ekarri berriak, estalkitik zehar olio beroaren zirti-zartak entzuten zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Sarritan agertzen zen soroetan, larrain estalietan, azao-idortegietan eta errotetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Munduko kiroldegi estali handiena azaroan zabaldu zuten Qatarko hiriburuan.  Berria - Kirola   2006-02-07

Munduko Pista Estaliko Txapelketak jokatuko dira gaurtik igandera, Budapesten.  Berria - Kirola   2004-03-05

4,91koa da pista estaliko munduko marka eta 5,01ekoa aire librean.  Berria - Kirola   2006-02-10

Pista estaliko emakumezkoen 4x400 txandakako munduko marka ondu du Errusiak.  Berria - Kirola   2006-01-29

Bere uztar estalizko larruz eginikako "Kaska" pausatzen du, gaizoa, izerdi lapatua, gorri beltztua.Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera, moro-tankera samarrekoa, argi estalizkoa.  Herria   2001-06-21

Esaldi zikin-estalia, odol-estalia, gaitz-estalia: esaldi estalia, bere garbitasun aseptiko bihozgabean okaztagarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

4 (da aditz gisa)

Ileak erauziko dituzu, errautsez estaliko zara -erantzun zion bidaztiak-, eta horregatik munduko gorabeherak aldatuko dituzulakoan zaude?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

5 arra emearen gainean, ernaltzeko, jarri.

Hartara, ziurtatu egin zuen perla zulatu gabea zela, behor estali gabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Orein arretan handienak eta indartsuenak estaltzen ditu taldeko eme guztiak, eta, hortaz, aukera gehiago du amaren geneak zabaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Ezjakin hutsa zara, behi lodi bat dirudizu eta nazka ematen dit estaltzen zaitudanean trikotatzen ariko bazina bezala ikusteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Aingeruak erantzun zion: -Espiritu Santua etorriko da zuregana, Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.  Elizen arteko biblia   Lk 1,35

Orein arretan handienak eta indartsuenak estaltzen ditu taldeko eme guztiak, eta, hortaz, aukera gehiago du amaren geneak zabaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Pertsonek eta animaliek badugu antz pixkat; jaten, lotan, bizitzen (bizimoduan?), lanean (lanbidean?), eta beste zera horretan ere bai: haiek "arrak emea gainkatzea edo estaltzea" eta horrelako aukera sexualak garatzen dituzte askatasun osoz (hau barregura!), eta guk berriz, jo egiten dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estal dezake (3); estal ez (3); estal ezazu (3); estal zezakeen (4)

ahoa estali (17); ahoa estali zidan (3); ahoa estali zuen (3); arazoa estali (3); arazoa estali nahi (3); artean estali (3); aurpegia eskuez estali (4); aurpegia estali (29); aurpegia estali du (4); aurpegia estali eta (3); aurpegia estali zuen (12); bat estali (10); batek estali (27); batek estali zituen (6); batek estali zuen (10); batekin estali (13); batekin estali zuen (3); batez estali (38); batez estali nuen (3); batez estali zituen (3); batez estali zuen (8); begiak estali (21); begiak estali eta (3); belarriak estali (11); belarriak estali behar (3); beldurra estali (3); beltzak estali (3); benetako arazoa estali (3); berriro estali (3); bezala estali (7); bikain estali (3); biluzia estali (3); burua estali (22); burua estali eta (8); burua estali zuen (3); da estali (3); del estali (3); dena estali (3); dolu jantziz estali (4); elurrak estali (3); elurrez estali (3); erabat estali (6); erdia estali (3); ere estali (5); esku batez estali (4); eskuarekin estali (4); eskuekin estali (5); eskuekin estali zuen (3); eskuez estali (6); eskuez estali eta (3); estali ahal (3); estali arte (9); estali baitzituen (4); estali bat (8); estali batean (5); estali behar (20); estali behar izan (3); estali behar izaten (3); estali beharko (6); estali beharrean (5); estali da (3); estali dit (3); estali ditu (19); estali dituen (4); estali dituzte (5); estali dolu (3); estali dolu jantziz (3); estali du (31); estali duen (4); estali dugu (4); estali dut (3); estali dute (6); estali edo (8); estali egin (34); estali egin da (3); estali egin du (3); estali egin zituzten (3); estali egin zuen (8); estali egin zuten (3); estali egingo (4); estali egiten (10); estali egiten du (5); estali ere (5); estali eta (79); estali ez (5); estali ez duten (3); estali ezin (4); estali gabe (21); estali gabea (4); estali gabeko (8); estali genituen (3); estali genuen (3); estali izan (6); estali izan balitu (3); estali nahi (42); estali nahi balu (5); estali nahi izan (9); estali nahi izatea (5); estali nahian (14); estali nahiko (3); estali nahirik (4); estali ninduen (5); estali nuen (12); estali ohi (4); estali omen (3); estali ondoren (5); estali zen (15); estali zidan (5); estali zion (8); estali zioten (4); estali ziren (9); estali zituen (51); estali zituzten (22); estali zizkidan (5); estali zizkidaten (3); estali zizkion (4); estali zuen (124); estali zuen aurpegia (7); estali zuen bere (4); estali zuen eta (4); estali zuenean (3); estali zuten (35); eta begiak estali (4); eta estali (25); eta estali egin (7); ez estali (5); gladys del estali (3); gorputza estali (5); guztia estali (5); guztiak estali (10); guztiak estali zituen (3); guztiz estali (3); harekin estali (3); hori estali (4); horiek estali (3); horrek estali (3); hostoz estali (3); ilez estali (3); jantziz estali (4); kapaz estali (5); kristalik estali (3); latzez estali (3); lurra estali (3); lurralde osoa estali (4); lurrez estali (8); lurrez estali eta (3); mantaz estali (3); mantekin estali (3); moisesek aurpegia estali (3); nola estali (5); oholez estali (4); oihal latzez estali (3); oihalez estali (3); ongi estali (3); oraindik kristalik estali (3); osoa estali (13); osoa estali du (4); osoa estali zuen (5); paperez estali (3); urak estali (3); urek estali (3); urrez estali (5); xaflaz estali (3); zapi batez estali (8); zapiaz estali (3); zauria estali (4); zauria estali zuen (3); zerbait estali (3); zikin estali (3); zuloa estali (7)

atletismoa pista estaliko (4); aurpegia estalia (5); aurpegia estaliko (4); batek estalia (10); batek estaliak (3); batek estaliko (4); batekin estalia (3); batez estalia (29); batez estalia zegoen (3); batez estalia zuen (6); batez estaliak (10); batez estaliko (3); beltzez estalia (5); buru estalia (3); da pista estaliko (5); den pista estaliko (5); elurrez estalia (5); elurrez estaliak (3); erdi estalia (6); erregina buru estalia (3); espainiako pista estaliko (4); estalia da (3); estalia den (3); estalia du (4); estalia egon (3); estalia eta (14); estalia izan (3); estalia zegoen (20); estalia zen (9); estalia zeukan (3); estalia zuela (4); estalia zuen (20); estalia zuten (4); estaliak dira (5); estaliak eta (7); estaliak zeuden (11); estaliak zirela (3); estaliak ziren (3); estaliak zituen (5); estaliak zituena (3); estaliaren ondoan (3); estalien estiloa (3); estalien estiloa miresten (3); estaliko denboraldia (3); estaliko diote (3); estaliko du (12); estaliko duen (4); estaliko dute (8); estaliko duzu (3); estaliko errekorra (3); estaliko espainiako (5); estaliko europako (3); estaliko munduko (28); estaliko munduko txapelketa (10); estaliko munduko txapelketan (9); estaliko sasoia (3); estaliko txapelketak (3); estaliko txapelketan (5); estaliko txapelketetan (5); estaliko zaitu (3); estaliko zuen (8); eta estaliko (3); ezpeletako merkatu estalian (5); geruza batez estalia (4); goi estalia (4); goi estalia zegoen (3); gri griz estalien (3); griz estalien (3); griz estalien estiloa (3); hautsez estalia (5); ilunez estaliak (3); lastoz estalia (3); lurrez estaliko (3); merkatu estalian (15); merkatu estaliaren (4); moskuko pista estaliko (5); munduko pista estaliko (13); noiz estaliko (3); odolez estalia (5); pista estalian (19); pista estaliko (81); pista estaliko denboraldia (3); pista estaliko errekorra (3); pista estaliko espainiako (5); pista estaliko europako (3); pista estaliko munduko (28); pista estaliko sasoia (3); pista estaliko txapelketak (3); pista estaliko txapelketan (5); pista estaliko txapelketetan (5); tenisgune estalian (6); urrez estaliak (3); zapi batez estalia (3); zegoen estalia (3); zen pista estaliko (3); zuriz estalia (5)

aurpegia estalirik (5); bat estalirik (3); batez estalirik (12); batez estaliriko (6); begiak estalirik (6); burua estalirik (8); dolu jantziz estalirik (3); erdi estalirik (5); erdi estaliriko (3); estalirik dagoen (4); estalirik eta (7); estalirik zegoen (11); estalirik zen (3); estalirik zeuden (11); estaliriko mahaiaren (3); estaliriko zurezko (4); eta estalirik (3); eta zilarrez estaliriko (5); hautsez estalirik (6); jantziz estalirik (3); zapi batez estalirik (3); zilarrez estaliriko (5); zilarrez estaliriko zurezko (3); zuriz estalirik (6)

ahoa estaliz (4); aurpegia estalita (10); aurpegia estalita zuen (3); aurpegia estalitako (4); aurpegia estaliz (6); aurpegiak estalita (8); aurpegiak estalita zituzten (3); batek estalita (3); batekin estalita (3); batekin estalitako (3); batez estalita (31); batez estalita zegoen (4); batez estalita zeuden (3); batez estalitako (12); batez estaliz (4); begiak estalita (18); begiak estaliz (3); belarriak eskuekin estaliz (3); beltzez estalita (6); burua estalita (28); burua estalita zeramaten (3); burua estalita zutela (3); burua estalita zuten (6); burua estaliz (3); elurrez estalita (6); elurrez estalitako (4); erabat estalita (5); erdi estalita (4); eskuekin estaliz (7); eskuez estalita (3); estalita agertu (3); estalita dago (6); estalita dagoen (3); estalita daude (7); estalita dauden (5); estalita eduki (3); estalita egon (4); estalita egongo (3); estalita egoten (3); estalita ere (3); estalita eta (19); estalita geratu (4); estalita gorde (3); estalita zegoela (3); estalita zegoen (21); estalita zeramaten (5); estalita zeuden (20); estalita zeukan (3); estalita zituen (5); estalita zituzten (6); estalita zuen (7); estalita zutela (3); estalita zuten (8); estalitako emakumeak (3); estalitako mahai (5); estaliz eta (7); estaliz gero (5); eta zerua estalita (3); geruza batez estalita (3); goroldioz estalitako (4); gorriz estalita (3); guztiz estalita (3); hautsez estalitako (4); ilunez estalitako (3); lainoak estalita (3); lainoz estalita (3); lorez estalita (3); merkatu estalitik (4); ondo estalita (5); plastikoz estalita (3); zaharrez estalita (3); zapi batez estalita (3); zapiz estalita (3); zerua estalita (4); zerua estalita zegoen (3); zuriz estalita (4); zuriz estalitako (5)

aldarea estaltzeko (3); arazoak estaltzeko (5); aurpegia estaltzeko (5); bat estaltzeko (4); batekin estaltzea (4); batzuk estaltzeko (3); batzuk estaltzeko erabili (3); belarriak estaltzeko (3); burua estaltzeko (9); defizita estaltzeko (3); dena estaltzeko (3); estaltzea da (5); estaltzea eta (3); estaltzea lortzen (3); estaltzeko adina (5); estaltzeko asmoa (3); estaltzeko behar (3); estaltzeko erabili (11); estaltzeko erabiltzen (11); estaltzeko eta (8); estaltzeko fitxatu (3); estaltzeko helburuarekin (3); estaltzeko oihal (3); eta estaltzea (6); eza estaltzeko (5); gastuen estaltzeko (6); gorputza estaltzeko (3); haiek estaltzeko (3); hori estaltzeko (13); hura estaltzeko (6); hutsune hori estaltzeko (3); hutsunea estaltzeko (5); hutsuneak estaltzeko (5); zuloa estaltzeko (5); zuloak estaltzeko (5)

ahoa estaltzen (5); aldea estaltzen (3); aurpegi erdia estaltzen (4); aurpegia estaltzen (19); aurpegia estaltzen dion (3); aurpegia estaltzen zion (6); bat estaltzen (14); batek estaltzen (50); batek estaltzen ditu (3); batek estaltzen du (6); batek estaltzen zion (7); batek estaltzen zituen (4); batek estaltzen zuen (19); batekin estaltzen (7); batez estaltzen (32); batez estaltzen ari (3); batez estaltzen zuen (9); begiak estaltzen (15); begiak estaltzen zizkion (5); belarriak estaltzen (7); bestea estaltzen (3); bezala estaltzen (4); burua estaltzen (12); dena estaltzen (13); dena estaltzen zuen (3); doi doi estaltzen (3); doi estaltzen (3); eguzkia estaltzen (4); elurrak estaltzen (3); erabat estaltzen (11); erdi estaltzen (3); erdia estaltzen (6); erdizka estaltzen (6); ere estaltzen (4); eskuekin estaltzen (3); estaltzen ahal (3); estaltzen ari (15); estaltzen ari zen (5); estaltzen aritu (3); estaltzen badu (4); estaltzen baitzuen (5); estaltzen da (4); estaltzen dio (3); estaltzen dion (7); estaltzen dira (4); estaltzen diren (3); estaltzen ditu (28); estaltzen dituela (3); estaltzen dituen (12); estaltzen dituena (4); estaltzen ditut (3); estaltzen dituzte (11); estaltzen dituzten (9); estaltzen du (36); estaltzen duela (3); estaltzen duen (46); estaltzen duen kortinaz (3); estaltzen duena (12); estaltzen dute (27); estaltzen dutela (3); estaltzen duten (11); estaltzen eta (11); estaltzen ez (11); estaltzen hasi (3); estaltzen ibili (3); estaltzen joan (3); estaltzen laguntzeko (3); estaltzen nituen (3); estaltzen saiatu (10); estaltzen saiatu zen (3); estaltzen saiatzen (6); estaltzen zen (5); estaltzen ziola (4); estaltzen zion (33); estaltzen zioten (12); estaltzen zituela (5); estaltzen zituen (39); estaltzen zituen eta (3); estaltzen zituzten (25); estaltzen zizkidan (3); estaltzen zizkiola (3); estaltzen zizkion (12); estaltzen zuela (8); estaltzen zuen (135); estaltzen zuen aurpegia (3); estaltzen zuen lurra (4); estaltzen zuena (8); estaltzen zuten (43); estaltzen zuten eta (3); eta aurpegia estaltzen (4); eta estaltzen (13); eta gibela estaltzen (9); eta hura estaltzen (3); etxea estaltzen (4); etxea estaltzen zuten (3); geruza batek estaltzen (4); gibela estaltzen (10); gibela estaltzen duena (6); gibela estaltzen zuena (3); glandea estaltzen (4); glandea estaltzen duen (4); gorputz osoa estaltzen (4); gorputza estaltzen (6); guziak estaltzen (3); guztia estaltzen (3); guztiz estaltzen (3); haiek estaltzen (3); hautsak estaltzen (3); hori estaltzen (3); hormak estaltzen (4); hormak estaltzen zituzten (3); hura estaltzen (9); hura estaltzen zuen (3); itun kutxa estaltzen (4); kareorez estaltzen (4); kutxa estaltzen (4); kutxa estaltzen duen (3); lainoak estaltzen (6); lau hormak estaltzen (3); lurra estaltzen (5); lurrez estaltzen (3); ondo estaltzen (4); osoa estaltzen (13); osoa estaltzen dute (3); osoa estaltzen zioten (3); osorik estaltzen (8); ozta estaltzen (4); ozta ozta estaltzen (4); paretak estaltzen (6); paretak estaltzen zituzten (3); zapi batez estaltzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus