Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estalgune 1 iz gune estalia.

Lehenik eta behin txabolaren alboan harrizko estalgune bat eraiki zuten forjarako.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 85. orr.

Eguzkia goi-goian dago oraindik, eta Sofia etxe ondoko estalgunearen gerizpean dabil usain-belarrak muselinazko poltsatxoetan sartzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 109. orr.

Bertara hurbiltzenago, hiri-kanpoko bihitegiak, ferratzailearen estalgunea, ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Estalgune bateko hesi gainean gelditu ziren kalesak bere inguruan zekartzan hiru gabiraiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Gindax eta lurrin-zulagailuetarako estalgune txiki bat pitzatutako haitz baten goialdean zegoen, mendiko aterpe baten gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

2

Gero, berriak sortu dion aztoramendua gaindituta, mimosa estalgunearekin lotzen duen bidezidor-labirintotik hasi da astiro irristatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

3 irud/hed

ETAko kideei «azpiegitura laborala eta estalgune ekonomikoa» ematea leporatzen zien, gainera, Acebesek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus