Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estalgile 1 iz emakume-tratua estaltzen duen pertsona. ik estaltzaile.

Bera ez zelako estalgile bat ez andre-tratulari bat, ezta apaiz bat ere ezkontzak ospatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Nahi duten bezala deitzen diete; gezurrezko izenak dituzte denek: Blanca, Marina, Estrella, Africa... Estalgileak eta emakumezainak berriz poliziak babesten ditu, putazainez eta politikarien morroiez baitago osatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Gaur Bartzelona kaleko etxe bat bisitatu dut; emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

2 (izenondo gisa)

Lehenbizi, ostatuetako ateetan itxaroten zuen; eta ezagutzen zutenek harresien atzera eramaten zuten, Châte-let-en azpira, edo Nafarroako kolegioaren kontra; gero, hotz handiegia egin zuenean, atso estalgile batek bainuetara sarrarazi zuen, non ugazabandreak aterpea eman baitzion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus