Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lur gainean lo egin behar izaten nuen, estalgarririk gabe, hotzikaretan, haurdun egon arren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Horregatik, kendu egingo diot neure garia bere garaian, bai eta ardoa ere bere sasoian. Kendu egingo dizkiot neure artilea eta lihoa, haren larrugorriaren estalgarriak. Elizen arteko biblia Os 2,11
Gaizki beztitzen dela egozten diozu; bai noski: apaindura oro kaltegarri du; estalgarri oro itsusgarri: soilik laxotasunari emana denean dago zinez zoragarri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.
Bostetan han agertu zen emakumea, soineko berdearekin eta aurpegia estalgarri beltzez estalirik. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 152. orr.
Garapen iraunkorra laguntzea du helburu, esaterako, PICADA (Estalgarri fotovoltaiko berrien kutsadura gutxitzeko ahalmenaren azterketa) proiektuak. Berria - Gaiak 2004-03-12
Beharbada, estalgarri ilunenaren azpian, arreta handiz, konfiantzako emakumeren batzuk lagun hartuta, saia daitezke beren zaletasunak betetzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.
Emakumeak bere estalgarria kendu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 152. orr.
Amore eman du Tomek tira egiten duen aldera, badoaz gorantz txalupa euriaren estalgarri hartuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.
Urdinak ziren begiak, mineral kolorekoak, sakonak oso, sekula ikusi gabeko itsasoak, aldegiterakoan, bi istila utzi izan balitu bezala, hantxe, gatz urdinaren estalgarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.
Ateratzen ari zaizkion malkoen estalgarri, betaurrekoak ipini ditu lehendabizi. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 111. orr.
Zetazko mihise handi dirdaitsuak zeuzkan estalgarri, eta urrezko ertzekoak ziren mihiseak gora altxatzen zituzten lokarriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Hitza, hitzaren estalgarri. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.
Dirua, akatsen estalgarri". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.
Etxe eta artegi guztietako estalgarri ageri ziren arbel beltzaireek are kutsu tristeagoa ere eransten zioten eskualdeari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 332. orr.
Zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz, batere estalgarri edo leungarririk gabe erakusten ditu mundu guztiaren begien aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Alderdien Legearen balioa azpimarratu du Lopezek, horri esker «erakunde terroristen estalgarri diren indar politikoak egotea eragozten delako». Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Amnesty International erakundeak atzo salatu zuenez, AEBetako CIA zerbitzu sekretuek konpainia estalgarriak erabiltzen dituzte «terrorismoaz» akusatutako susmagarriak beste herrialde batzuetara eramaten dituela estaltzeko. Berria - Mundua 2006-04-06
Guztiek, kapela eta buru-estalgarriak erantziz, begirune eta debozio handiz hartzen zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 653. orr.
Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.