Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egoitza eta bere oihal-etxola eta honen estaldura, katigailu, ohol, zehar-egur, zutabe eta oin. Elizen arteko biblia Ir 35,11
Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa. Elizen arteko biblia Ir 26,14
Ehunak tresna bidez antolatu eta irazkiak eta bilbeak jarraian elkartuz egindako asmakizunarekin gorputzak estaldura batekin babesteaz gainera, jantziak apaingarritasuna gehitzen dio txukuntasunari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.
Halaber, egurrezko egitura zaharberrituko da, eta baita estaldurak ere. Berria - Harian 2005-07-22
Antza denez, domoaren gainean bildutako elurraren pisuak eragin zuen 5.000 metro koadroko estaldura erortzea. Berria - Mundua 2004-02-15
Gorriz tindaturiko ahari-larruzko estaldura, larru finezko estaldura, kutxa estaltzeko kortina. Elizen arteko biblia Ir 39,34
Bide horretan, titanio oxidozko estaldurak hobeak direla diote adituek, porlanak baino eremu handiagoa hartzen dutelako. Berria - Gaiak 2004-03-12
Aurkikuntza horri jarraiki, koloneko estalduraren zelulak aztertu dituzte Erresuma Batuko MRC zentroko eta Open Unibertsitateko ikertzaileek.Gizakietan, ile-zelulazko estaldura dute barrutik zirkuluerdi formako kanalek, eta jariakinez beterik daude. Berria - Gaiak 2006-02-02
Berak zaharraren eta berriaren arteko gatazkak deskribatzen ditu, erdietsitakoaren erresistentzia, oraindik sekula esan ez denaren gainean ezartzen duen errepresioa, bera ezkutatzeko darabiltzan estaldurak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.
Hegazti horiei egindako analisiek erakutsi dute birusak H5 estaldurako proteina bat duela, baina atzo oraindik ez zuten argitu proteina hori zein motatakoa zen. Berria - Harian 2005-10-14
Tesiaren aitzakiaz Latinoamerikako erbesteratuekin biltzeko eta hitz egiteko aukera bazuen eta, agente sekretua zen aldetik, bereak zituen zereginen estaldura polita zenik ezin ukatu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.
Erdi-zaldi, erdi-hegazti zen zerbait ikusteak eragin zizun lehenengo zirrara gainditu ondoren, hipogrifoen estaldura distiratsua preziatzen hasten zinen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.
Elizaren hormari itsatsita, kanpandorrera igotzen zen egurrezko eskailera ikusi nuen, zurezko estaldura batez babestua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Zazpi igerilari hil dira ur parkeko kristalezko estaldura hautsita. Berria - Mundua 2004-02-15
Barruko azala eta kanpokoa erabat bereizirik izan zirenean, liburu haren jatorrizko estaldura agertu zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.
Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura. Elizen arteko biblia Jr 43,10
Bagoiaren zolan ikatz errauts estaldura lodi bat bada. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira urdailaren edo digestio-hodiaren barne-estalduratik zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Fase horietan, pepsinak eta urdailaren barne-estaldurako zelulek sorturiko beste entzima batzuek hartzen dute parte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Volkswagenek eurogunetik kanpo egiten dituen eragiketentzat lehiakideek baino ganbio arriskuen estaldura txikiagoa edukitzeak ere ez du mesederik egin. Berria - Ekonomia 2004-02-19
Sindikatuak dionez, PSOEk prestatutako lege aurreproiektuak ez du herritar guztien erabateko estaldura bermatzen. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Dauden behar guztiei erantzuteko gai ez izateaz gain, estaldura publikorik ez duela bermatzen dio. Berria - Ekonomia 2006-04-04
Lan duinerako eskubidea, babes soziala, etxebizitza eskubidea, edo estaldura soziala «deuseztatuta» daudela dio HZk. Berria - Euskal Herria 2004-06-22
ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek pasa den asteazkenean bildu ziren Correoseko lurralde zuzendaritzarekin eta sindikatuon arabera, bertan hitzartutako proposamenak «alde positiboak» izan baditu, hala nola, lanpostuen estaldurari dagokiona. Berria - Ekonomia 2004-01-03
Eskaera sozialei legezko estaldura ematea. Berria - Euskal Herria 2004-09-30
Langabeentzako laguntza, berriz, %9 igo eta estaldura tasa %56,2ra heldu zen Gizarte Segurantzan pentsiodunen kopurua 2002ko maila berberean mantendu zen, %0,6an hain zuzen. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Kanpinean telefonoak estaldurarik ez zuen, eta kanpineko zerbitzuetara joan ginen deitzera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.
Hasteko han ez omen daukat telefono estaldurarik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 271. orr.
Hemen ere estaldurarik ez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 66. orr.
Biharamunean bizimodu normala egin nuen ontziko estalduran Santanderren, eta karel artean arreba, koinata eta lobaren bisita izan nuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
barne estaldura (5); estaldurarik ez (3); estalduraz bilduko (4); estalduraz bilduko dute (4); eta estaldura (4); finezko estalduraz (6); finezko estalduraz bilduko (4); larru finezko estalduraz (6)