Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste haitzulo bat zen, erabat bestelako [...]: puntu batean ganga abaildurik zegoen, eta estalaktitek, goitik behera beharrean, aldamenera zeuzkaten puntak, zikoina-moko antzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Meatze-zulo baten ahoa ageri zen, zeinak arras antzinako izan behar baitzuen, ezen bazen han nire eskuko hatzen luzerako estalaktitarik gangatik zintzilik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Eta ez ahaztu, gizakiarekin batera, leize, kobazulo eta harpe ilunetan bizi zela saguzaharra, batez ere, estalaktita eta estalakmita bizigarriak xurgatuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.
Areto handi hartako estalaktitak ikusgarriak ziren, haizea nonbaitetik sartu eta, ur tantei lurrera zuzen erortzen utzi gabe, estalaktitak bultzaka lantzen baitzituen koral itxura emanez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 47. orr.
-Ez dut inoiz jakin -oihu egin zion Harryk Hagridi orgaren hotsaren gainetik-, zein da estalagmita eta estalaktitaren arteko aldea? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.
Kobazuloak, ordea, zabalduz zihoan beti ere, eta estalaktitaz eta estalagmitaz betetzen; Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
Beste egun batean hatzaz sudur-zuloak arakatzen ibili nintzen, estalaktiten bila. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.
Komisarioak painueluarekin xukatu zuen kopetako estalaktita jarioa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 66. orr.