Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti izan naiz sortzen hasi berri den estalagmita bateko lehen tanta bezain baikorra, Are beherago joan ziren, eta lurpeko aintzira baten ondotik igaro ziren, non estalaktitak eta estalagmitak hazten baitziren sabaitik eta lurretik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Kobazuloak, ordea, zabalduz zihoan beti ere, eta estalaktitaz eta estalagmitaz betetzen; Cortok bere farola altxatu, eta gela eder eta espaziotsu batean zeudela ikusi zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
Kantaldi berezia eskaini zuten atzo Isturitzeko harpeetan, gisuzko estalaktita eta estalagmiten arteketatik; gaur ere berrestekoa dute esperientzia arratsean. Berria - Kultura 2006-05-07
Eta zer dira haurraren goiko eta beheko hortzak, kobazuloko estalaktitak eta estalagmitak ez badira? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.