Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galerietako batean sartuko zarete, galeriak hiru estai izanen ditu, pisu bakoitzean zelda ilarak alde bietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.
Etxe hura ere, teilatutxo bat fatxadan, hanpatua, hezetasunez arras ilun, ur zikinetarako ontziaren kaxa berdaxka bana estai bakoitzean, jostailu handi bihurtzen zen bi haurrentzat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.
Estai bakar bat daukaten etxeei behako triste bat botaz iragan nuen igande arratsalde heze grisa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 106. orr.
Etxe horrek, lehenago, ba omen zituen hiru estai, zola baino beherago; estaietan beheragoena, tunel bat, errekaren azpitik zihoana Luzaideko partean zegoen etxeraino, zubi muturrean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.
Bi estaietan, hogoi bat ikasgela. Herria 2005-12-01
Mateo Zugasti kalean, 33, 4. estaian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 25. orr.
Laster hupatu ginen dakizun bosgarren estai hartarat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.
Enbaldituek ez dute horra sartzerik, kanpoko eskaleren gatik eta barnera eta igangailu elektrikorik ez baitago hirugarren estairaino hupatzeko. Herria 2004-01-22
Méhudindarrek bigarren estai guztia zuten berena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.
Goi-goian, etxeko azken estaian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 19. orr.
Anitzek parte hartzen zuten, beherean eta lehen estaian. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.
Iduritu zitzaion gizonari, pareko etxebizitzaren laugarren estaiako leiho baten gibeleko erridaua mugitzen zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 86. orr.
Hemen, hoteleko hogeita hamargarren estaiatik hiri guziko eraikuntza erraldoiak miresten ahal zituen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Hameka estaiko dorre bat egiten ahalko omen zen delako etxearen tokian. Herria 2004-12-30
Santa Izpirituko auzoan kokaturiko etxebizitzako hirugarren estaiko lo-gela hertsian zeukan mirailean bere buruaren mirestea maite zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.
Izena eman ez zuen koronel hura, gu lankide guztiok goiko estaiko bulego nagusian bildu ondoren, sekula baino garbikiago mintzatu zitzaigun: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 284. orr.
Itzal bat ikusten nuen han gora, azken estaiako teilatu peko azken lerroan, leiho baten gibelean: Ontsa hiza, Patxi?, erran zidan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.
Aurrealdeko imajina ugariek eta dorre bikoitzak, bi estaitako klaustro balkoidun ederra, dena iruditu zitzaidan zoragarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 270. orr.
Londresen bezalako bi estaiako autobusak eta tranbiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 77. orr.
Bi airekok jo dituzte Manhattan deitu hiri partean bi etxe, biziki gora eraikiak, ehun estaiaz goitikoak. Herria 2001-09-20
Ezkiladorre handi bat, bere hiru estaiekin, harriak herdoilduak dauzkatela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.
Ezker eta eskuin, hiru estaietako oheak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.
bigarren estaia (3); bosgarren estai (3); bosgarren estaian (3); estaia eta (3); etxeko lehen estaian (3); hirugarren estaian (4); lau estai (3); laugarren estaian (3); lehen estaian (13); lehenengo estaian (3); seigarren estaian (3)