Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
estafa iz norbaiti iruzurraren bidez dirua edo kideko zerbait kendu, eskuarki haren fede onaz baliatuz.
Nor izan litekeen hasi dira pentsatzen, txukun jantzia dago eta ez noski lapur arrunt bat, baina apika bai estafa gogorren bat eginiko abokatua adibidez. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.
Gaur, "zorion" hitza hain da debaluatua, publizitateari, merkatuari lotua, rose bonbon kolorekoa, "zozokeria", "huskeria", "estafa handia" hitzekin kide dena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.
Estafarik larrienak agintaririk zientifikoenak lortu dabez. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 206. orr.