Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xistoaren atzean estadioa egingo da, eta leku zabala utziz egingo da, jende askorentzat, inolako estuasunik gabe, atletak ikusteko lekua utziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Realak Anoetako estadioa birmoldatzeko, bai Udalari, bai Diputazioari eskainitako proiektuak bere lehen oztopo larria aurkitu du. Berria - Kirola 2004-08-28
-Partida bertan behera geratu da -hots egin zuen McGonagall andereñoak megafonoaz, jendez lepo zegoen estadioan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.
Isiltasun beldurgarria ari zen zabaltzen estadioan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 147. orr.
Jendez betetako estadio baten erdian banengo bezain deseroso sentitzen nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.
Ez nituen egun asko egin portura ematen zuen etxetxoan: Paris erori berri, juduen deportazioak hasi ziren eta zurrumurruak zebiltzan milaka atzerritar atxilotzen zituztela belodromo eta estadioetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 340. orr.
Jendea estadioetara joango bada, marka berriak behar dira. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.
Harry eta talde osoa estadioko irteerara abiatu ziren, artean beren jantzi gorriekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.
Estadioko harmailetan Marta futbolariei begira, freskatzen hasi duenez eskuak galtzarbeetan sartu eta pauso txikitan gora eta behera dabilela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.
Iñake, Xabi eta Ritxi estadioko aparkalekuaren aurrean, furgonetan sarturik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 187. orr.
Hamaikak hurbiltzean, eskola osoa quidditcheko estadiora abiatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.
Saint Denis estadioko lanak amaituta daude. Berria - Kirola 2004-12-04
Zelaia: Causeway Estadioa (10.000 ikusle). Berria - Kirola 2004-10-22
Anoeta Estadioko prentsa aretoan eskaini zuen prentsaurrekoa, arratsaldean. Berria - Kirola 2006-02-28
Egun batean klubeko presidenteari Anoetako estadioko sarrerako giltzak eskatu nizkion, gauez sartu nahi bainuen, bakar-bakarrik, estadioaren hutsean zer sentitzen nuen jakiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.
Beisbolaren garai loriatsuenak itzultzen ari direla Bronxeko estadiora. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.
Estadioa eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen atzo Realak; 102 milioiko aurrekontua du, eta 2007rako amaitu nahi dute. Berria - Kirola 2004-02-06
Anoetako estadio txikira joan eta han ikusi dugu, lagun batekin entrenatzen, pistari bueltak eta bueltak ematen. Berria - Kirola 2004-11-09
Non egin ordea halako estadio erraldoia Manhattanen? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.
Ziztu bizian estadio osoari eman zion bira, Fredekin eta Georgerekin lasterketan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.
Penaltien txanda 4-2 amaitu zen, Kairoko Nazioarteko Estadioa bete zuten 80.000 zaleen zoramenerako. Berria - Kirola 2006-02-11
Datorren asteazkenean kirolaren gunea izango da berriz, pisu jaurtiketako probak bertan jokatuko baitira, olinpiar estadioan. Berria - Kirola 2004-08-10
Nolabait ere, errusiar mendiarena egiten hasi zen estadio-ertzaren ingurutik, euriaren zilar-izaran zehar Gryffindorreko zutoinak ikusten ahaleginduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.
Bakeroz jantzitako pertsona arrunt bat estadio erdigunerantz doa gitarra akustiko bat lagun bakar hartuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.
· Poza Lizentziatuaren kaletik aurrera nindoan orain eta San Mames futbol estadioa ikus nezakeen han aurrean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 59. orr.
Futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari neukan ipurpean, gainera merkea eta segurantziaz erabiltzeko modukoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.
Suposatzen da, azkenik, historia bera artikula daitekeela batasun handitan -estadio edo faseetan- euren baitan dagokien euren kohesio-hastapena biltzen dutenak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.
Sei edo zortzi zelulako estadioan dagoen enbrioi bati kendutako zelula batekin blastomero edo birekin egiten da. Berria - Gaiak 2004-11-02
Honi buruz, nik diot: suaren eta egurraren arteko antzekotasunaren estadioan gauden artean, ez dugu aurkituko ez atseginik, ez gozotasunik, ez bakerik, ez pozbiderik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Gero, ordea, kaskarinetik asko zuen batekin nengoela uste izatetik beste estadio batera pasatu nintzen: intentsitatea jartzen zuen egiten zuen guztian, eta ni ez nintzen nor haren txeren iturri oparoa itsutzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 286. orr.
Eraketa diskurtsibo bakoitza ez da iragaiten atalase batetik bestera jarraian, heltze biologikoaren estadio naturaletatik legez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.
Garai enuntziatiboak, zeintzuk artikulatzen diren, baina eurekin nahastu gabe, kontzeptuen denboraren gainean, aro teorikoen gainean, formalizatze estadioen gainean eta hizkuntza eboluzioaren etapen gainean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 169. orr.
Palestretan peristilo karratuak edo luzangak egin behar dira, eta inguru guztian duten ibiltokiaren perimetroak bi estadio neurtu behar ditu, grekoek diaulos deitzen duten neurria. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Munduaren zirkunferentziari dagokionez, eguzkiaren bidearen, gnomoaren ekinokzio-itzalaren eta zeruaren inklinazioaren arabera aztertu ondoren, eta kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz, Erastotenes Zirenekoak aurkitu zuena kontuan hartzen badute, alegia, hark berrehun eta berrogeita bi estadio dituela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.
Hasieran zortzi estadioko ibilbidea zuen (1.500 metro). Berria - Kirola 2004-08-10
aguilera estadioa (9); anoeta estadio (3); anoeta estadioa (5); anoeta estadioan (22); anoeta estadioan jokatuko (4); anoeta estadioaren (4); anoeta estadioko (3); anoeta estadiotik (5); anoetako estadioak (3); anoetako estadioan (6); anoetako estadioaren (3); cardiffeko milurte estadioan (3); companys estadioan (4); denis estadioan (4); dinamo estadioan (3); donostiako anoeta estadioan (10); estadio batean (4); estadio berria (5); estadio berriaren (4); estadio horretan (4); estadioa bete (7); estadioa bete egin (3); estadioa beteta (3); estadioa izango (3); estadioa izango da (3); estadioan jokatuko (12); estadioan jokatuko da (6); estadioaren egituran (3); estadioaren egituran jarritako (3); estadioaren inguruan (3); estadioko lanak (3); estadiotik kanpo (3); futbol estadioa (3); gerland estadioan (3); giuseppe meazza estadioan (4); grozniko dinamo estadioan (3); lluis companys estadioan (4); mames estadioan (4); meazza estadioan (4); miarritzeko aguilera estadioa (7); milurte estadioan (6); olinpiar estadioa (6); olinpiar estadioak (3); olinpiar estadioan (10); olinpiar estadioan jokatuko (3); saint denis estadioan (4); san mames estadioan (4); udal estadioa (3); zen estadioa (3)