Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

establezimendu 1 iz etxea; denda, saltegia.

Turisten elikatze bizkorrerako dauden ehundaka establezimenduen artean bat gehiago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Horri esker, adibidez, "produktuaren gastronomia" (erretegietan ohikoa dena) eta hainbat eratako establezimenduak (sagardotegiak, landa-etxeak, etc.) indartu eta hobetu egin dira eta idazlan honetako beste atal batean aipatu dugun "kontsumo kritikoa" zabaldu da, hein xume batez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Ekoizle-hornitzaileak segitu nahi badu, banatzaileak baldintzak aldarazi egingo dizkio, bere establezimenduak bakarrik horni ditzan (monopolioa) eta enpresaz fida dadin, ekoizle horrekin enpresa fidatzen ez bada ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

Ostalaritzako establezimenduetan eta aisialdiko tokietan, hala nola jatetxeetan, tabernetan, zinemetan eta antzokietan, erretzeko tokiak egokitzea zehazten du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Herriko merkatu tradizionalak (aipa ditzagun Donostiako zoritxarreko Bretxa, San Martin, Gros, Antigua, etc.) eta hainbeste saltoki biziki murriztu edo erabat eraitsita, horien ordez, self sistemaz funtzionatzen duten denda eskergak eta fast food txarra saltzen duten establezimenduak indartuz doaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.

Kutxa horretantxe sartu ditugu oilasko-etxe, pizzategi eta gosea kentzeko balio bai baina gustura nekez dasta daitekeen jakia ematen duten establezimendu ireki berriak, oro har.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 122. orr.

Turisten elikatze bizkorrerako dauden ehundaka establezimenduen artean bat gehiago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Gerraondoko Afganistanetik inportatu omen diren establezimendu hauek apainduran, nagusiek arazorik ez: pabilioi, ukuilu edo baserri zenari erratza pasa (higitu gabe), sagardoa egin edo erosi eta mahai ugari antolatu dituzte, aulkirik, oihalezko aho-zapirik, komunik gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak 40 establezimendu aztertu ditu ekainaren 28a eta uztailaren 23a bitartean txaleko islatzaileei buruzko araudia betetzen ote duten edo ez jakiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Haiek eskainitako datuen arabera, 28 frankizia sare daude, 10.000 lanposturekin 2.326 establezimendutan.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

2 (izenondoekin)

Kargua eman zidaten andre Lukatxevskiren establezimendua bijilatzeko, garai hartan establezimendu ospetsua, non ofizialek ohitura zuten gauerdi ondoan elkartzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Oporraldian ere ahalorde orokor bat utzi zion, legez onartutako botererik zabalenekin, bai eta edozein departamentu edo establezimendu publikotan -Banco Nacional Ultramarinon bereziki- ordezkaritza izateko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

Dordoina ibaiak hiria zeharkatzen du eta establezimendu termal bat dago.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

· Baina, militar establezimenduen nahigabeko azpiproduktu bezala sortzeaz gain, kolonia zibilak berez helburu gisa ere ezarri ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

3 legea; araua.

Era berean, basailu handiek, beren mende zituzten jaunekin ados jarrita, agiri edo establezimendu batzuk eman zituzten beren dukerri edo konderrietako auzitegietan, inguruabarren arabera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Bilauak ez zeukan bere jaunaren epaitegia faltsutzat jotzerik; hala dio Défontainesek; eta Establezimenduak obrak berretsi egiten digu hori.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus