Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estabilitate iz egonkortasuna.

Bestalde, arintasuna ez ezik traineruaren forma ere oso garrantzitsua da, estua eta zorrotza bada estabilitate gutxiago izango baitu.  Berria - Kirola   2004-07-16

Diru laguntza ugari eskaini duten amerikarrek arkipelagoaren egoera politikoa osoki kontrolatu nahi dute: lehenik, beren interes ekonomikoen babesteko estabilitatea behar dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Sobiet Batasunak giza multzoei halako garantia-sorta bat ematen zienez gero Kapitalismoak berak ere antzekoak eskaini beharra zeukalako, bestela ideologiaren arloan lekua gal zezakeen, eta nork jakin?, haren estabilitatea kolokan jar zitekeen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Gure presidenteari nirekin une atsegin askoak igaro zitzakeela agindu nion, ezin argiago agindu ere, arazoen zama pixka bat arintzen lagunduko niola eta, horrekin batera, ez nuela inondik ere haren familiaren estabilitatea kolokan jarriko, nik berarekin egotea aski bainuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 195. orr.

Traidoreak dira, ekintza honekin suntsitu nahi dutenak bakea, estabilitatea, konfiantza giroa eta Istanbulen irudia, Turkiako perla dena.  Berria - Mundua   2004-08-11

Orain Gobernuak, literatoak, politiko arrazoizkoak, Aita Santua bera, problemak "desdramatizatzen" eta jendea lasaitzen ahalegintzen dira, estabilitatean eta orekan gaudela konbentzituta bizi behar dugu denok.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus