Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arnasarik hartu gabe ere berdin-berdin egin ahal izango lituzke esprinter batek hamar segundoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.
70 bat lagun geratu ziren aurrean, baina esprinter asko atzean. Berria - Kirola 2004-07-11
Lehen mailako bi esprinter eta talde ona izan arren, garaipenik gabe segitzen dute Tirrenon. Berria - Kirola 2006-03-12
Emakumezkoen Giroko laugarren etapan, Bareggion hasi eta amaitutako 118 kilometrokoan Buetler esprinterra izan zen azkarrena. Berria - Kirola 2004-07-07
Karrerista bat (esprinterra, inondik ere) aurreratu zuela laugarren pedal-kolpean. Berria - Kultura 2004-03-14
Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Distantzia jakin bat egiteko behar den energia-kostua ez dago, esprinterraren kasuan izan ezik, abiaduraren mende. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.
Antolatzaileek ibilbidea samurtzea erabaki dute eta esprinterrentzat neurri-neurriko itzulia izango da. Berria - Kirola 2006-02-12
Dominguezek esprinterren taldeen laguntza izan zuen etapako azken zatian. Berria - Kirola 2004-02-20
Atzamarrak Pietatearen ipurmasailetan iltzaturik, segundo gutxi batzuetako atsegin eternala, gerri kolpez lagunduriko isurialdia, esprinterrek helmugako marra gainean jotzen duten giltzurrun kolpea-a-a-a... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Lotto Domo taldeko Robbie Mc Ewen esprinter australiarra izan zen azkarrena Butterkindeneko helmuga marran. Berria - Kirola 2004-06-16
Urteetan gora doa esprinter alemaniarra eta ezinean ari da denboraldi hasieran. Munduko esprinter onenen alboan egon zara. Berria - Kirola 2004-03-25
Niretzat esprinter perfektua da, onena. Berria - Kirola 2006-03-17
Esprinter berezia da, baina haren dohaina esprint luzean abiadura handiari eusteko gaitasuna izatea da. Berria - Kirola 2006-03-17
Ezaugarriak: Esprinter petoa da McEwen. Berria - Kirola 2004-07-06
Gizon azkarra da Cunego, baina atzo esprinter azkar-azkarrak hartu zituen mendean, Riccardo Ricco herrikidea, esaterako. Berria - Kirola 2006-03-24
Niri gehiago gustatzen zait Iban Mayoren tankerako txirrindularia, esprinter soila baino. Berria - Kirola 2006-03-03
Esprintean lortu ditu orain arte bere garaipen guztiak Davisek, baina esprinter hutsa baino gehiago da. Berria - Kirola 2004-02-12
Euskal tropeleko esprinter bakarretakoa da Koldo Fernandez de Larrea. Berria - Kirola 2006-03-03
baina esprinter (4); bi esprinter (3); esprinter onenak (3); esprinter petoak (3); esprinter soila (4); esprinter soila baino (4); esprinterren taldeak (4); esprinterren taldeen (4); eta esprinter (3); eta esprinterrek (3); munduko esprinter (3); tropeleko esprinter (3)