Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizikleta bateko aldea atera zion, gutxienez, eta hori asko da esprint batean. Berria - Kirola 2004-05-22
Zazpi esprint jokatu dira Giroan eta bost irabazi ditu. Berria - Kirola 2004-05-20
Izan ere Freireren esprinterako dohainak ez dira abiadurara bakarrik mugatzen, tokia inork bezala hartzen daki, eta inork ikusten ez dituen tarteak ikusten ditu tropelean mugitzeko. Berria - Kirola 2004-08-07
Tropela ere gainean zuten, eta dena esprinterako prest jarri zuten aitaren batean. Berria - Kirola 2004-08-24
Esprinterako kokapen borroka hasi da. Berria - Kirola 2004-07-10
Esprinter berezia da, baina haren dohaina esprint luzean abiadura handiari eusteko gaitasuna izatea da. Berria - Kirola 2006-03-17
Esprint betean zaudetenean hartzen dituzuen arriskuez jakitun al zarete? Berria - Kirola 2006-03-03
Esprint itxian nagusitu zen Hushovd, bere indarrari etekina atera eta espezialista petoenak mendean hartuta. Berria - Kirola 2004-02-24
Esprint motza izan zen, motza baina indartsua. Berria - Kirola 2004-02-17
Amaiera estu eta ikusgarria burutu zuten bi bikoek, eta gipuzkoarrek azken esprin indartsua jo zuten garaipena lortu ahal izateko. Berria - Kirola 2004-12-04
Esfortzu handi bat egin aurretik sprint txiki bat egitea onuragarria da. Berria - Gaiak 2004-08-21
Bettinik ondo hartu zien aurrea Oscar Freire espainiarrari (Rabobank), Erik Zabel alemaniarrari (T-Mobile) eta Mirco Lorenzetto italiarrari (De Nardi), esprint oso estuan. Berria - Kirola 2004-03-16
1990ean, hain zuzen, gerora Tourra irabaziko zuen Greg Lemondekin iritsi zen, eta Mendiak inoiz ezagutu duen esprint estuena jokatu zuten. Berria - Kirola 2004-07-21
200 metroko distantzian munduko esprint biziena du. Berria - Kirola 2006-03-17
Esprint bideratzailerik gabe jardun zuen Freirek, baina aski ohitua dago dagoeneko babak eltzetik bere kasa ateratzen, eta eskarmentu horri esker lortu zuen garaipena. Berria - Kirola 2006-04-07
Lehenengo aldiz, esprint edo txanpa motako estropada batek emango dio hasiera denboraldiari. Berria - Kirola 2004-06-30
Esprint edo txanpa motako proba honek etorkizunik izan al dezake? Berria - Kirola 2004-06-30
Saiatzen naiz liburuak amaitzen, baina beti ez da hain erraza: ez makutoan eramaten ditudanak eskasak direlako, baizik eta on asko daudelako munduan, eta denetara ezin helduta ibiltzen naizelako hiru geltokiko esprint horretan. Berria - Kultura 2004-09-04
aurre esprintean (3); azkarrena esprintean (4); azken esprinta (3); azken esprintean (13); baina esprintean (5); bateko esprintean (4); da esprintean (6); da esprintetan (3); esprint edo txanpa (3); esprint jokatu (4); esprint jokatu dira (3); esprinta emakumezkoak (6); esprinta gizonezkoak (6); esprintari ekin (3); esprintean aise (3); esprintean aurrea (5); esprintean aurrea hartuta (4); esprintean bukatu (4); esprintean bukatuko (5); esprintean erabaki (27); esprintean erabaki da (3); esprintean erabaki zen (17); esprintean erabakiko (7); esprintean erabakitzen (7); esprintean hartu (5); esprintean hartu zien (3); esprintean irabazi (11); esprintean irabazi du (3); esprintean irabazi zuen (4); esprintean lortu (7); esprintean lortu zuen (5); esprintean nagusitu (6); esprintean nagusitu zen (5); esprintean sartu (7); eta esprinta (3); eta esprintean (14); etapa esprintean (8); etapa esprintean erabaki (4); ez zen esprintean (4); garaipena esprintean (4); helmugako esprintean (5); irabazi zuen esprintean (5); kilometro esprintean (3); lasterketa esprintean (4); lehen etapa esprintean (3); nagusitu zen esprintean (7); taldekako esprinta (8); taldekako esprinta emakumezkoak (4); taldekako esprinta gizonezkoak (4); txikietako esprintetan (5); zen azkarrena esprintean (3); zen esprintean (11); zen esprintean sartu (4); zuen esprinta (3); zuen esprintean (6)