Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziskok izan zuen beste lankiderik ere bere idazkien eraketan, Erregelaz espresuki esaten den bezala, eta barne-kritikak egiaztatzen duenez. zeren erabilera hori nola izan den eta nola erabili beharko litzatekeen zintzoki eta espresuki gomendatzen baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.
Behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut; biktima naiz, erruduna naiz, Arestik nahi zuen Gazteria Tristeko ideologo zahartua naiz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Kardinal hori espresuki etorria zen Perugiatik Asisa, han baitzegoen Aita santuaren gortea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.
Jatorrizko testuan egileak ez du espresuki Axitako gaztelua aipatzen, baina, itxura guztien arabera, horixe eta ez besterik zuen gogoan Salkindaria idatzi zuenean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.
Liburuxkan bertan ez da espresuki noiz argitaratu zen aipatzen, baina "Beñat idaztiak" bilduma Errepublika garaikoa da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 199. orr.
Sheilaren ondoan ez esertzeko espresuki egin nituen ahaleginak. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.
Droga biziki polliki ezarria zen hortarako espresuki muntatu gordegailu batean. Herria 2001-02-01
Oharrok filosofiaren historikotasunaren arretazkoak dira oroz gainetik: espresuki didaktikoak izan nahi baitugu, zilegi izan bitez sinplifikazio batzuk. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Eta bizi hori nola iragan duzun orain arte idazten bazenu, enetzat espresuki, falta izanen naizen denbora horretan? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.
Lockhart maisuak zu joateko eskatu du espresuki. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.
Dotzena bat urte huntan, Miarritzen preseski izaiten da surf festibal bat, zoin-gehiagoka ospetsu batekin, zernahi jende urrunetik ere heldu espresuki. Herria 2005-06-02
«Ticket sport» aitzina egunetako kirol ekitaldietan, Baionako besten kari haurren egunean, haur enbaldituen ongi etorria antolatua da espresuki. Herria 2002-10-17
bat espresuki (13); batzu espresuki (3); da espresuki (9); du espresuki (3); espresuki adierazi (3); espresuki aipatu (4); espresuki aipatzen (3); espresuki debekatzen (3); espresuki egin (5); espresuki egina (4); espresuki egindako (4); espresuki eginiko (3); espresuki eskatu (3); espresuki etorri (4); espresuki etorria (7); espresuki etorria zen (3); espresuki idatzi (3); espresuki izan (3); espresuki izan da (3); espresuki muntatu (3); eta espresuki (6); ez da espresuki (5); hori espresuki (5); zen espresuki (3)