Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pinturaren eremuan jarraitzeko, joera espresionistak badu bere izate egiazkoa, iraunkorra eta eragin handikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.
Margolari espresionista alemaniarra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.
Espresionismoaren inperialismo honek gerra ondoren jo zuen agian gailurra, arkitektura espresionista bat egiteko ametsak (ondo laburrak) egin zirelarik, eta zinema espresionista egin nahi izan zenean batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Ideologia espresionistak dakarren gauza berria irudikapenaz haranztiko zerbait badagoelako ideia da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.
Eskola espresionista, zehatz hitz egiteko, alor batean baizik ez da egiaz mamitu ikusmenezko arteei dagokienez: pinturan (eta zertxobait eskulturan), eta gerra aurretik, gainera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Horixe iruditzen zaigu hirurogeita hamar urte geroago ere: alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat, 1920 inguru horretan, espresionista izan zela (eta hori baizik ez zela izan). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.
Txikitan hain beldurgarria iruditzen zitzaidan aldare atzeko Kristo gurutziltzatu espresionista-antzekoa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.
Bada espantuzko eta soseguzko giro limurtzailea Juan Mari Lekuonaren kultur sorkuntza osoan, kandelaren argi dardaratipean kopa hautsi bat agertuko lukeen koadro expresionistarena, giro samur eta zaurituaren modukoa. Berria - Harian 2005-12-06
Georgia O'Keefferekin hasi zen New Mexicon; Hollywooden dekoratuak margotzen jardun zuen 1940etan, eta New Yorken espresionista abstraktu gisa lanean 1950etan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
-Zer gustatzen zaizkio: historikoak, garaikideak, klasikoak, espresionista alemanak, erromantikoak... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.