Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresibo izond adierazkorra.

Hegoaldeko "euskara urbano" famatua dela eta, badirudi kalkorik gabe ezin daitekeela espresiboa izan; Dirassarrek hautatu gaiari oso ongi doakio idazkera eta ederki frogatzen digu kalkorik gabeko hizkuntzak ez duela zertan zurruna eta soraioa izan behar.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

Umore ona duenak, konturatu gabe, hiperboleak edo hitz jokoak bezalako hizkuntzaren alde espresiboak erabiltzen dituela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Inori ez zaio oharkabean joan Lukrezioren sonoritate eta biribiltasun espresiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Mundu propio bat, Txekia berri bat sortu zuen poemetan, bere sinpletasun espresiboarekin.  Berria - Kultura   2006-01-17

Arrazaren haria berreskuratu nahian ari zeneko sasoiaz ari zen Saizarbitoria, nostalgia apur batekin bera ere, eta nolako euskara eskasa, gazbakoa, urria, erkina, ezdeusa zeukan azaldu nahi zuen; esaera ezin espresiboago batez adierazi zuen berak: "Donostian, garai hartan kaleko sukalde batean erabiltzen ziren 300 hitzak, horretara mugatzen zen nire euskara".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus