Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresibitate (ETCn 129 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian adierazgarritasun eta adierazkortasun agertzen dira) iz adierazkortasuna.

Sormenari zor dion espresibitatea, erregistro ezberdinen kolorea, estilistika oso bat da idazleak erakutsi, eman nahi duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.

Lanak eskatzen duen bezala, espresibitatea (vibrato eta legato-a) izan zen nagusi.  Berria - Kultura   2004-12-01

Espresibitatean dago, egotekotan, poesikera honen balioa, hiltzearen aipamen dramatiko errepikatu horretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 26. orr.

Argotera heltzeko, beharrezkoa da espresibitatean irabaztea, gaztelerarik gabe ezin uler daitekeen euskañolari gain hartzea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.

Kantuari ekiteko, hobe zuen zuzendariak askatasun handixeagoa eman izan balio taldeari; hala ere espresibitate oparoz esaldi luzeak ateratzeko gai izan zen.  Berria - Kultura   2004-10-31

Batasunean bada, nolanahi, garapena antzemateko tarterik: Anfetamiña-ren bat-batekotasunak Narraztien mintzoa-ko lerroen espresibitate gorenean aurkitzen du gailurra.  Berria - Kultura   2006-03-14

Neologismo bat edo beste erabiltzen badu ere, hitz eta erranmolde zuzen eta frogatuak aski zaizkio espresibitate handia lortzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus