Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakunde publikoak balio batzuen espresioa dira, haien aurkako borrokak ere balio batzuk espresatzen ditu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.
Euskal arrazak (herriak) kulturarik ekoiztu ez badu ere berak, euskarak (hizkuntzak) gaitasuna baduela kultura espresatzeko, gutxienez besteri hartutakoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.
Gauza bat da mina ezagutarazten duen gorputz fenomenoa, eta beste bat, erabat bestelakoa, emozioa espresatzen duen fenomeno artistikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.
Alegia, zalantza gabe, ideal zoragarri bat espresatzen du; ez du espresatzen errealitatea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.
Pio Barojaren Euskal Herriaren ikuskera espresatzen da hor: pixka bat, nolakoa ikusten zuen; zerbait gehiago, nolakoa izan zedila, berak opa nahi liokeen, nik uste. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.
Kritiko horiek historia, eta bilakaera soziala, klabe biografikoetan ikusten dute; espezifikoago, klabe moralistan; eta hau, askotan, termino psikoanalitikoetan espresatzen da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 82. orr.
Argentinarrek, txiletarrek, etab., ez dutela ahalegindu behar bakoitzak hizkuntza bat ahalik eta nazionalena garatzen, ezpada, nazio horiek zinez izpiritu diferenteak badituzte ere, bakoitzak bere nortasun propioarekin, hala ere denek oso egoki espresa lezaketela bakoitzak bere izpiritu berekia hizkuntza bakar berdinean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.
Giza Gorputzaren esentzia espresatzen duen kontzeptua edo ideia Jainkoaren baitan aurkitzen da, nahitaez. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 567. orr.
Niri prozesuaren tarte hori interesatzen zait, hau da, norbaitek ezinegona sentitu eta espresatu ezinik egotetik, formulatzea asmatzen dueneko tartea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.
Baina ez zegoen atzera egin, aletutako hitzak banan-banan jaso, eta pentsamendu espresatu gabeen ganbaran gordetzerik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.
Poeta gazteari ez zaizkio baliagarri poesia kanonikoak erabilitako iruditeria eta lexikoa, eta ereduaren oreka eta neurria apurtuz aurkitzen du bere nitasunak espresatzeko bidea. Berria - Kultura 2006-03-14
Ez ditut itzulpenak hori eta horrenbestez aipatzen, baizik eta itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntza-ren arteko osmosiaren eragile nagusi; haien bitartez zabaldu zelako mundu guztira modu zehatzago, konplexuago, ederrago batean espresatzeko artea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 63. orr.
Horrekin urrats handia egingo genuke, Euskal Herriaren borondatea argiki adierazten eta espresatzen denean, Estatuek akordio hori errespetatu beharko dutelako. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Isiltasunaren bitartez espresatzen ziren bi aktore ematen zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
espresatzen da (3); espresatzen denean (3); espresatzen duen (3); eta espresatzen (3)