Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espraiatu, espraia(tu), espraiatzen (orobat espraitu) du ad espraiz margotu.

Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Uniformearen barruko aldetik spray bat atera eta presidentearen hankartea espraiatu du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Ez da atzo gauean espraitua, Valery Giscard D'Estaing Frantziako lehendakari ohia da-eta salaketaren sujeta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus