Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esposizio (orobat esposizione g.er.) 1 iz erakusketa.

Hurrengoa Imanol, pintorea bihurtuko zena, Artelekun eta egin ditu esposizioak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.

Delegaritza eta oposaketaren logika berberari esker atera nuen erakusketa edo esposizio bat zela Haika gazte erakundeak Kanboko Topagunearen ekintzen baitan iragartzen zuen esposaketa hura.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Eüskal kantoreari bürüzko esposizione sonüdüna da hori.  Herria   2001-05-10

2 esposaketa.

Izan ere, sentimenean, h[au] d[a], espazioan eta denboran emandako agerpenen esposizioan lor dezakegun edozein baldintza era berean baldintzatua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.

"Definizioa" adierazpena baino gusturago erabiliko nuke "esposizioa", beti ere zuhurragoa dena, eta honekin kritikoak definizioa onartzen du maila batean, nahiz eta xehetasunari dagokionez oraindik zalantzak izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa, objektiboaren irekiera jakin baterako eta filmaren lastertasun jakin baterako zenbateko esposizioa behar den adierazten duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Izan ere, hala, irekiera txikiak eta esposizio luzeak adina argi utziko dute igarotzen irekiera handiak eta esposizio laburrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Galdetu dezakegu ea argazkiak berak ere ez ote duen berdin funtzionatzen, esposizio-denbora esposizio laburrena baino gehiagokoa denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Xehetasun arkitektonikoak hobeto ateratzen dira irekiera txikia eta esposizio luze samarra erabilita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Areago, Vianaren lanak ohartarazi baitzuen esposizio erradioaktiboa gerta zitekeela Trilloko zentrala abian jartzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

3 (hitz elkartuetan)

Linternaren laguntzaz azaldu zizkion diafragmaren zabalerari eta esposizio denborari buruzko zertzeladak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus