Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esposimetro iz fotografiatu behar den gauza argiztatzen duen argiaren intentsitatearen arabera esposizio denbora adierazten duen tresna.

Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa, objektiboaren irekiera jakin baterako eta filmaren lastertasun jakin baterako zenbateko esposizioa behar den adierazten duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Garai batean, tamaina handi samarreko gauza zen argazkilariaren esposimetroa, eta eskuan eramaten zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Miniaturizazioteknika aurreratu zenean, kameraren barruan integratu ahal izan zen esposimetroa; objektiboaren gaineko aldean, gehienetan. Emaitza fidagarriagoak nahi izanez gero, esposimetrora jo beharko da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Kristalinotik zehar igarotako argiaren seinaleak erabiltzen ditu begiaren esposimetroak, garuneko ikusmen-konputagailuak eta erretinak kontrolaturik, baina ispilu eta prisma beharrik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus