Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maddalen eta ni ez ginen segur delako esposgaien heinerat helduak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.
Luzaz izan da ere abenduaren 6eko San Nikolas feria, "etsituena": egun horretan donadoak eta mutxurdinak bazihoazen Donibanera, elgar ikusteko eta geroko esposgai baten atzemaiteko menturan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.
Honek astearte guziz idazten zion esposgaiari, besteen trufa maitekorrek ideiak mozten zietela noiz nahi. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 64. orr.
Esposatuz geroztik, katixima egile karga ereman du eta bere andrearekin espos gaiak kudeatu dituzte, diosesako bilkuretan, ezkontzako sakramendua ikertuz eta sakonduz. Herria 2003-10-23
Hango girixtino eta jende guziak badakite norekin mintzatu katiximarentzat, edo espos gaiak laguntzeko, edo ehorzketak antolatzeko. Herria 2005-02-24
Bizkondea zalduna zen eta beste zaldun zenbaitekin Bilbora joan zen 1439an, Agnès de Clèves, Viana-ko printzearen espos-gaiaren errezebitzera, geroztik haren xanbelan izan baitzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.