Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esposberri izond/iz esposatu berria.
Nire andre esposberriari, ordea, senarraren iritzia eta iazko haizea berdin zitzaizkion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Bukatutakoan, orrialde erdia abantzu neukan oraino, neska esposberri baten eztei-jantzia bezain garbi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Zenbait urte geroago, Ximurraren ezteiak gure artean eztabaida garratza piztu bazuen -zer eta ezkondu, nola eta elizaz-, esposberrien helbide izatekoak ere eman zigun solaspiderik: nora eta izebarenera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.