Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esposatu1, esposa(tu), esposatzen da/du ad ezkondu.

Hogeita bi urte ditu horrek, eta bi urte inguru baditu esposatu zela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Zinez eginen diodala neure alabari zerbitzu, liburu hau esposatuko den egunean emanik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.

Moja ez, ideia modernoegiak zituen horretarako: baina betiko debekatuko zion ezkontza bere buruari, modu sotil eta gupidagabe batean, hots, esposatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Nolaz den jina Balantin amorosen patroina? Claudius bigarrena Erromako enperadoreak debekatu zuen bere soldadoak esposa ziten, oro prest izan ziten gerlarako edozoin tenorez.  Herria   2003-02-13

Bat neskame sartu zen Lublin-en; beste batek Amerikara alde egin zuen; ederrena, Malkeleh, elgorriak jota hil zen; eta laugarrenak agure bat esposatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Eta neska euskaldun bat esposatu zuelarik, euskara perfekto daki.Gizon hori izanen da agian esposatuko nauena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Haren iritziz, Avigdorrek ezin izan zuen Hadass ahantzi, eta, hala, bere adiskideak esposa zezan banatu zen Anshel.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.

Urbiako Udaleko idazkari izan zen Don Fermin urte askoan, erretiratu zen arte, haren alabak nekazari aberats bat esposatu zuenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Esposatzen bahaiz, izurri hau emango dinat ezkonsari: xahu izanagatik izotzaren pare, aratz elurra bezain, ez haiz libratuko kalumniatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Uste nuen, komentutik jalgiarazi ninduelarik, esposatzeko izanen zela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

Zeure esku baitzenuen Enperadore ospetsuarekin eskubide osoz esposatzea, zeure eta haren dignitateari zegokion aintza dirdaitsuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.

Ez baitzen eliza deretxoan aditu haietarik, baimenik gabe esposatu zen bere kusiarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

Oraino ez didate ordea deus ere erran; eta baldin ikusiko ez banitu prestaerak egiten, eta hainbat neskame jinen ez balitzaizkit oro neuretzat, usteko nuen amak ez duela ni esposatzeko asmorik, eta Joséphine on horren bertze zaharmin bat dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Cécile txikia esposatzeko irtena zen komentura da itzultzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

Andereño batek komentuan gelditu behar lukeela esposatu arte.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Ondoko udaberrian, apirilaren 28an zehazki, esposatu egin ziren Schoemborg Kardinalaren kaperan, Prahan, Don Carlos eta Berthe ezkontideak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 370. orr.

Zaharrena (urtebetez zaharrena, kasu!) Itziar, 1866ko udazkenean esposatu zela Mont-de-Marsanera, Donzacq izeneko batekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Bazuen bestalde anaia bat biziki trebea, esposatu zena Artze Ibar Hiriberriko Porkaxoinera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus