Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Izan ere, dolarra zenbat eta baxuago, esportazioak merkeago. Berria - Ekonomia 2004-02-07
Hain zuzen ere, debaluazioak esportazioak areagotzen ditu, eta ondorioz, bertako prezioak atzerrian lehiakorragoak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.
Oro har, %0,5 gutxitu ziren esportazioak iaz: %16,9 hegazkin osagaienak eta %5 ibilgailuenak. Berria - Ekonomia 2004-04-11
Esportazioek gora egin dute, nabarmen, eta barne merkatuetako «inbertsio apurren» eragin ezkorra indargabetu dute. Berria - Ekonomia 2004-04-08
Ekoizpena eta esportazioak hazi arren, irabazi marjinak jaitsi egin dira. Berria - Ekonomia 2006-01-14
Mende erdian, 1959az geroztik, munduan egiten diren esportazioak 2.000 aldiz handitu dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.
Garapena beren baliabide naturalen estimazio hobean oinarrituta bultzatzeko itxaropena zuten nazioak -beren esportazioak dibertsifikatu gabe ordea-, guztiz baztertuak geratu dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.
Prezioen beheraldiak esportazioko sarreren gainean duen eragina murrizteko.Tokiko merkataritza eta esportaziozko merkataritza gero eta zorrotzago bereiztea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Aldi berean, emigrazioa eta kapitalen esportazioa europar mundu-ekonomiaren zabalkunde-bide berria gertatu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Eustaten datuen arabera, inportazioak %23 handitu dira, baina merkataritza balantza esportazioen aldekoa da: 505 milioi euroko superabita. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Garapen-bideko herrialdeen gai manufakturatuen esportazioen gorakada. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.
Barne-merkatuaren eta esportazioen hazkunde orekatua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Esportazio eta inportazioen hazkunde tasak nabarmen jaitsi ziren, 2004koekin alderatuz. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Esportazioen sustapena Ekialde Urrunean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Mendebaldeko Europako gai manufakturatuen eskualdez kanpoko esportazioak %19tik %15era jaitsi ziren 1979 eta 1998 artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.
Euroguneko esportazioak %1,7 igo dira ekainean, eta inportazioak, berriz, %4,4. Berria - Ekonomia 2004-08-21
Mundu mailako esportazioen epe luzeko hazkunde-tasa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.
Iragarritako 53.000koa baino handiagoa izan da azkenean inportazio eta esportazioen arteko aldea. Berria - Ekonomia 2004-12-15
New Yorkeko inportazio eta esportaziorako enpresarik zaharrenetako eta prestigiotsuenetako bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.
Iraupeneko nekazaritzaren ordez dirua egiteko nekazaritza ezarri zen, eta esportaziorako ekoizpen industriala, inportaturiko oinarrizko jakien eta lehengaien trukean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.
Esportaziorako laguntzak eteteko prest da Brusela. Berria - Ekonomia 2004-03-23
Esportazioa, itzulpena, horra hor unibertsaltasunaren benetako ugatzak. Berria - Kultura 2004-10-27
Urrian 20.000 dolarreko balioa lortu zuten Txinatik AEBetarako esportazioek. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Interesen ordainketa bermatzeko, artilearen, mearen eta bestelako lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zioten, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzeraino. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.
Ekonomiari dagokionez, Latino Amerikako zordun handien barne-merkatuen murriztea kaltegarria gertatzen zitzaien estatubatuar esportazioei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
1913tik 1997ra, nekazaritzak, meatzaritzak eta energia-gaiek munduko esportazioetan duten partea bi heren izatetik, laurden bat baino gutxiago izatera iritsi da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Periferiak, zentroko esportazioentzat bazterreko merkatua izanik, zentroa lehengaiez hornitu baino ez du egiten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.
Formakuntzaren bigarren partea gure enpresan berean iragan da: honat jin zaigu Merkatal Ganbarako emazte bat, esportazio zerbitzukoa. Herria 2002-12-12
Plataformetako eta esportazio biltegietako jendeak lanean segituko du. Berria - Ekonomia 2004-10-12
Era horretan, hogeita hamar urtetan, herrialde hauek produktu bakunetan (jantziak) oinarritzen ziren esportazio-egiturak izatetik, industria astunak menderatutako egiturak izatera (ontziolak, burdingintza, petrokimika) igaro dira lehenbizi, eta teknologia handiagoa behar duten industriak izatera gero. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Kanpoko finantzaketaren premiak -tokiko aurrezkia urriegia izatetik edo esportazio ahalmen urritik sortuak-, hartzekodunekiko mendekotasun objektiboan uzten ditu herrialdeok. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.
Herrialde batek, beraz, gehiago irabaziko du trukean zenbat eta sendoagoa izan inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan esportazio-eskaintzaren prezio-elastikotasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Markoaren indarrak, 1999 arte, ez dio askorik eragin esportazio-konkurrentziari -prezioez bestelako argudioetan oinarritzen baitzen-. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.
Alabaina, ez zizkioten afrikar edo asiar koloniek eman esportazio-merkatu garrantzitsuenak europar industriari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Sektorezkoak nahiz geografikoak izan, trukeek egituren gainean dituzten ondorioek, izan ere, eginkizun garrantzitsua betetzen dute esportazio kopuruen hazkundean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Labore inportazio eta esportazio kontuak, lupulu salerosleentzako baimen bereziak, erientzat pasaportea luzatzeko eskaerak, atzerriko gobernuentzat salerosleei emandako gomendiozko kartak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 170. orr.
Tortura Guantanamoko esportazio artikulu ankerra izan da. Berria - Mundua 2004-06-30
Hegazti edo haragi esportazioak soilik behar denean debekatu. Berria - Gaiak 2006-05-06
MMEk nekazaritza esportazioei diru laguntzak kentzeko eskatu du. Berria - Ekonomia 2004-07-18
1998an Ekialde Urrunekoa zen munduko industria-esportazioen %27, baina inportazioen %18 bakarrik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
UNCTADen arabera, 1970etik aurrera etengabe murriztu da munduko lehengai-esportazioetan -petrolioarenean izan ezik-, garapen-bideko herrialdeek duten ehunekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Errusiak Ukrainarako gas esportazioak eten zituen. Berria - Harian 2006-01-05
Herenegun eta atzo Basorako petrolio eraikuntzen aurka burututako sabotaien ondorioz, Irak hegoaldeko petrolio esportazioak etenda geratu dira. Berria - Mundua 2004-06-17
Inportazio-esportazio enpresa bateko bulegari zaildu eta trebatua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.
NBEk 2000. urtean ondorioztatu zuenez, diamante esportazio kopurua ez zetorren bat Liberiak zituen bitarteko murritzekin. Berria - Mundua 2006-04-02
egindako esportazioak (5); esportazio eta (5); esportazioak eta (3); esportazioak hazi (4); esportazioak izan (4); esportazioak izan dira (3); esportazioak nabarmen (3); esportazioak sustatzeko (3); esportazioei dagokie (3); esportazioei dagokie (3); esportazioei esker (5); esportazioei esker (5); esportaziorako laguntzak (11); eta esportazio (4); eta esportazioa (3); eta esportazioak (10); eta esportaziorako (3); europako esportazioak (3); gipuzkoako esportazioak (3); nekazaritza esportazioei (3); nekazaritza esportazioei (3); petrolio esportazioak (5); produktuen esportaziorako (4); ziren esportazioak (4)