Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibaiertz zokoetako garo urdinen esporak igeri joaten dira uretarantz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.
Esporak izaten dituzte produktuok, eta hazi horiek giro egokia aurkitzen badute, bertakotu egiten dira. Berria - Gaiak 2006-05-05
Ziurtasun honek denbora horixe irauten du; gehiago, agian, esporak baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.
Albisteen hedapen aluzinatua, gertaeren baitan edo gertaerei buruz ematen, proposatzen edo saltzen den bertsioaren baitan gauzatzen den barne-ernetze kontraesankorreko ahalmen bati buruz ari gara orain, bertsio hori esporez bezala biderkatzen da, eta bigarren zein hirugarren iturrien ugaltzea gertatzen da, kopiatu zutenen iturrien ugaltzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.
2049rako, beren espora bidezko ugalketa-sistemaren ondorioz, arcturustarrak hamabost mila inguru ziren Euskal Herri osoan, eta sei mila hirurehun eta berrogeita zortzi, zehazki, Gasteizen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.