Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erabat gauza espontaneoa izan zen, herriaren leherketa bat, buruzagirik gabe, herri askotara zabaldu zena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.
Horregatik gizonen gauzak arretaz begiratzen dituenari esperientziak erakusten dio bilera espontaneoak gertatzen direla, edo elkarren beharrak bultzatuta, edota ospea lortzearren. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 62. orr.
Alta, aitortu beharrekoa ematen du: hasteko, inbasorerik ez zegoela; gero, herriaren altxamendu espontaneoa, elizak eta nobleziak xaxatu eta antolatua izan dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.
Jakina da neurona orok noizean behin deskarga espontaneoak sortzen dituela, sarrera-seinalerik batere gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Mugimendu natural eta espontaneoa izan zen, zintzoa eta ondradua. Berria - Kultura 2004-11-20
Irratigintza utziko zuela jakinarazi orduko, sinpatia eta esker oneko agerpen espontaneo ugari jaso ditu, handik eta hemendik, Laxaro Azkunek. Berria - Kultura 2004-12-08
Espero nuen, hala ere, askatuko zela, apika, erakutsiko zidala bere "benetako" nortasun espontaneotik zerbait. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Barrikadak jarri zituzten, modu espontaneoan». Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Supituko lanuzte horrek espontaneoa zirudien, inprobisatua. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.
Beraz, kar-kar-kar barre egiteko entrenatu nintzen, lan handia egin nuen, eta, atera kontuak, gaur egun burua atzera bota eta kar-kar-kar baizik ez dut barre egiten, horrelako deus ere ez da benetan espontaneoa nigan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.
Ez da, egiaz, ideia zientifikoa, baina ikuspen-modu bikoitzaren eta ikusmenezko munduarekiko "distantzia psikiko" bikoitzaren ideia hau oso finko dago txertatuta ikusmenezko munduaz dugun esperientzia espontaneoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.
Salya kantatzen hasi zirenean, Dakarren edo Parisen egongo balira bezala, espontaneo batzuk agertokira joan ziren Ismailaren edo Sixuren danborren aurrean beren dantza inprobisatzeko. Berria - Kultura 2004-09-05
Irene zeharo edanda dago eta lotsagabe dabil dantzan, baina inguruan putre mordoa dauka, ikasle, irakasle zein bestelako espontaneo, denak guztiz irtenda. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 54. orr.
Punk ugari aurreko lerroetan, pogo basati azken atalean, Julian Hernandezen buruketak (arina eta fina da tipo hau), kantatu nahi zuen espontaneoa, kristal apurtuak, izerdia nonahi, aretoa jendez gainezka (urtero bezala), tipo batzuk bozgorailuen aurrean. Berria - Kultura 2004-01-11