Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espontaneitate (ETCn 72 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian espontaneotasun agertzen da, ETCn 48 agerraldi) iz espontaneoa denaren nolakotasuna. ik espontaneotasun.

Beharbada, horrela, espontaneitatea galtzen da, jarioari uko egiten zaio, eta zuzenketaren unea zentral bihurtzen da: hitzei behin eta berriro bueltak eman, zuzendu, kendu... bisturi lana, finean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.

Greba eta iraultza bera ere, izaki biziduntzat hartzen zituen: herriaren nahia eta langileriaren espontaneitatea lehenesten zizkion edozein zuzendaritzak ezarririko diseinuzko borrokari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan, berehalako eta aurrez pentsatu gabekoak izaten baitira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Espontaneitatearen eta fantasiaren beharra bada hemen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Ondorioz, galdu egin dut lehenagoko espontaneitatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Espontaneitateak ez du ukatzen arrazoia, baina farre egiten dio honen uste osoari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus