Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esponja 1 iz belakia.

Eta korapiloak metalezko kableen artekoa izateari uzten dio une batez, artilezko harien artekoa izateko, korapilo arina, hodeitsua, esponja baten antzekoa, amona batek jertsea egiteko gordetzen duen artile mataza.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 32. orr.

Harraskan goizeko ontziak garbituko ditut, erabilerak suntsitutako esponjarekin, eta kolakaoaren marroiak kutsatuko du, estoldaren isuriak ibaia bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Hitzik egin gabe joan zen urmaelera, hitzik gabe jarri zuen ura sutan berotzen, eta hitzik gabe jarri zidan pertza neure aurrean, esponja, xaboi eta toailaren ondoan, aurreko egunen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 197. orr.

2 irud/hed

Esponja zurrupatzailea da bertsolaria, ingurukoari adi eta xurgatzeko prest.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Glandeak, estalgarriak, zurtoinak, zuztarrek, barne ezpainek, himenak eta ehun zutikorrek osatzen duten organo konplexu guztia da klitoria, eta hor sartzen dira, halaber, klitoriko erraboilak, uretrako esponja, perineoko esponja, gihar genitalak, nerbio bukaerak eta odol hodien sarea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Esponja-emakumea, basoak husten azkarrena Nerbioi alde honetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 83. orr.

3 esponja-harri

Ondorioz, badirudi orain esponja-harria edo Ponpeiako apar-harria deitzen den hori beste mota bateko harria kiskali zenean etorri zela era honetako kalitatea izatera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Handik ateratzen den motako esponja-harri hori, ordea, ez da leku guztietan aurkitzen: Etna inguruan eta grekoek Catacecaumene deitzen duten Misiako mendietan bakarrik, edota era honetako propietateak dituzten beste leku batzuetan bestela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus