Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtzio esponentziala mirari txiki bat duk, hala eta guztiz ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.
-Entzun, entzun, funtzio esponentziala ohiz kanpokoa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 408. orr.
Esponentziala nonahi aurkitzen diagu, izadian nahiz gizartean: landare baten hazialdian, izurri baten hedaduran, biztanle-multzo baten, erradioaktibitatearen... eta abarren bilakaeran. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.
Zerbaiten garapenaren maila haren garapenaren egoeraren proportzioan dagoenean, esponentzialaren usaina dario horri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.
Merkatu horrek 1960ko hamarraldiaren ondoren izan zuen hazkunde esponentziala ezin adostu zen Bretton Woodseko itunen arabera osatutako parekotasun finkoen erregimena mantentzearekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.
Globalizazioaren eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKTB) aroan, informazioaren ugaltze izugarria manipulazioen hazkunde esponentzial bilakatu da, eta hedabideen bidezko toxikazio kanpaina ere bai sarriegi. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.