Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espoliazio iz norbaiti, berea den zerbait bidegabeki eta indarrez kentzea. ik espolio.

Eusko Jaurlaritzaren Lurzoruaren lege proiektuaren metodologia juridikoa «espoliaziotik gertu» dagoela salatu du Arabako Enpresaburuen Elkarteko (SEA) idazkari nagusi Jose Manuel Fartok.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Bigarren "Urriko iraultzak" (1979), zenbait behatzailek deitu izan duten bezala, Estatu Batuetako inflazio-prozesua eta hartzekodunen espoliazioa eten nahi izan zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Egitasmoak «espoliazioa» eta etxebizitzen prezioak «garestitzea» ekarriko lituzkeela ohartarazi zuen.  Berria - Harian   2005-02-18

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren lege ekimenaren aurka agertu ziren, «etxegileek eta lursailen jabeek behar duten tresna sendotzea ekarriko duelako, geroz eta urriagoa den baliabidearen espoliazioan».  Berria - Harian   2005-02-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus