Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Injustizia, gerrak, esplotazioa, pobrezia, diskriminazioa, marjinazioa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.
Erakunde sozialista diogunean, langileen interesen aldeko borrokaren erdian dagoela esan nahi dugu, eta sozialismoa ekarri behar duela, hau da, esplotazio eta klase sozialik gabeko gizartea. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.
Langileei lana ordaindu beharra zegoela, ezinbestean, eta bestela esplotazioa zela, harakinak animaliekin egiten duenaren parekoa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.
Zapalkuntza eta esplotazioaren bitartez lortutako diru horren guztiaren zati bat itzultzeko eskatu zitzaionean, bere familiak ez zuen halakorik onartu. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.
Gizarte honetan klase sozialak daudela, eta, ondorioz, esplotazioa ere hor dagoela, klase batzuk esplotatzaileak direla eta beste batzuk, berriz, esplotatuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Enpresetan euskara ofizial izan arren langilearen esplotazioak lirauke, ez? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 115. orr.
Zenbait hitz-aspertu egiten nizkien bere lan-indarra saltzen duen langilearen esplotazioaren gainean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Besoen eta buruaren indarra ugazabari saltzen zitzaiola, gaizki pagatzen zutela, juxtu-juxtuan bizirik irauteko, abereak hiltegira eramatearen parekoa zela esplotazio hura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Nik esplotazio kapitalistaren teoria azaldu nahi nuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 162. orr.
Bat-batean aitortuko dizu berak ez duela emakume gazte batez abusatu, ezin eutsizko irritsa baino ez omen zen izan, eta ez du aipatu ere egiten zer sufrimendu eragin duen, aipatu ere ez gertakizun hau esplotazio-historia luze baten zatia dela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Ez dira maitatzeko libre, eta etengabe daude sexu-esplotazioaren arriskuan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 7. orr.
Labore merkatuetan prezioek nabarmen behera egin dutela ikusten dute, ez ordea akuiferoen gehiegizko esplotazioa, horiek ezinbestekoak badira ere elikagai horien produkziorako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.
Gainera Markos noranahikoa zen; igeltsero lanetan ibilia zen, abere-esplotazio zein negutegi batzuetan lan egindakoa ere bai. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Dena aldatu da: artzaintza, artzainen bizimodua, esplotazioak, herrien fisionomia, laboreak, basoak... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.
esplotazio eta (4); esplotazioa eta (5); esplotazioaren kontrako (3); eta esplotazioa (6); eta esplotazioaren (4)