Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osaba zapatari esplotatzaileak ez zidan inoiz atsedenik ematen, eta etengabe egiten zituen zapatak ni batera eta bestera ibilarazteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 229. orr.
Paris, baina, kontra zegoen, baldin eta lehenago kolono esplotatzaileei kendutako lurren truke Haitik kalte-ordainak ordaintzen ez bazituen. Berria - Mundua 2004-02-15
Garbi dago Coca Cola izena daraman fundazio batek munduan zabalduen dagoen edariaren eta agian enpresa esplotatzaile handienaren aurpegia garbitu behar duela. Berria - Kultura 2006-01-15
Osakidetzak Amaran dituen bulegoetara zuzendu ziren «greban gaude irabazi arte» eta «EAJ eta Osakidetza esplotatzaileak» esaldiak oihukatuz. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Esplotatzailea eta neska-limurtzailea izanagatik, auzoko jendeak ez zion gorrotorik Victoriori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Gizarte honetan klase sozialak daudela, eta, ondorioz, esplotazioa ere hor dagoela, klase batzuk esplotatzaileak direla eta beste batzuk, berriz, esplotatuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Estatu eta ministro eta politikari guztiak esplotatzaile hutsak zirela, esplotatzaileen adiskide hiltzaileak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Gurasoak galdu dituzten umeek ez dute inongo babesik izaten, eta ondorioz, esplotatzaileen eskuetan erortzeko arrisku handiagoa dute. Berria - Gaiak 2004-12-10
Neska horrek fabrikan hizketaldi adoretsuak egiten zituen emakume langileak zakur esplotatzaileen aurka altxa zitezen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.
Etxera engainatuta eramaten dituen neska gaixoen esplotatzailea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.
Ondorioa izan zen nahikoa ongi ordaintzen ziola, ezin zitekeen esan, berari buruz, besteren lanaren esplotatzailea zenik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.