Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikeak «esplotatu» egiten duela salatu zuen atzo LABek, altzarien multinazionalak Barakaldoko Megaparken daukan dendaren aurrean. Berria - Ekonomia 2006-02-02
Horrelakoak egiteari uzteko eskatzen diote horregatik Asegarceri «gutxi batzuek mutiko batzuk esplotatuz poltsikoak beteko dituztelako bestela», eta horrelakoak«salaketzeko» eskatzen diote EPELi. Berria - Kirola 2004-05-05
Gizonak emakumea erabili eta esplotatu egiten zuen, eskulan merke eta produktiboa baitzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.
Mundu guztian berdin-berdin gertatzen duk, poliziak jipoitu egiten gaitik, aberatsek esplotatu egiten gaitiztek euren soldata kaskarrekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.
Arizmendiarreta apaiza bezalakoa izatea sartu zitzaion osaba Xabierri kaskoan, langileria esplotatuko ez zuen fabrika mordoxka batekin amets egingo zuen gizajoak Behin eta berriz esaten nion nire anaiari liburu on bat idatzi beharko zuela aita ero eta nagusiek esplotatua zuten mutikoaren istorioa azaltzeko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Manhattango bankuetan lapurtzen hasi behar dute orain Afrika, Hego Amerika edo Asiako herritar pobreek, beraien herrialdeen ondareak lapurtu eta herritarrak esplotatu eta askotan izutzen dituzten multinazionalen terrorismoaren kontra egiteko? Berria - Mundua 2004-02-29
Ez esplotatu behartsua, behartsu dela eta, ez zanpatu gizarajoa auzitegian. Elizen arteko biblia EsZ 22,22
Gazte honek esplotatu egiten zuen mailegu-emailea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
-Ez haut esplotatu nahi. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.
Bi anai-arreba atxilotu dituzte emakumeak esplotatu eta euretaz aprobetxatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Ezin da pertsonekin trafikatu, ezta sexualki esplotatu ere. Berria - Harian 2005-10-18
Arriskutsua da, estupidoa ez esateko, Alsaziakoa bezalako istilu partikular bat historia unibertsalaren paradigma gisa, are gizatasunaren funtsaren filosofia oinarrizkoaren arazo moduan esplotatu nahi izatea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.
Haur esplotatuak Hego Amerikan zeudela uste genuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 115. orr.
Prostituten patua erabakita zegoen; emakume esplotatu haiek gerrako biktima izan ziren, beste asko bezala: zapaltzaileen gozamen hila piztu eta min bizia itzali zutenak sarraskitu zituzten askatzaileek, Dien Bien Phun nagusitu zirenean. Berria - Mundua 2004-05-09
Maiatzaren Lehenak langile estatubatuar guztiak ez sektore esplotatuenak bakarrik kontzientziatzen has daitezen balioko duela uste dute AEBetako zenbait sektorek. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Marxek zioen bazegoela langile esplotatu bat baino okerragoa den zerbait: lanik gabeko langile bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.
Gizarte honetan klase sozialak daudela, eta, ondorioz, esplotazioa ere hor dagoela, klase batzuk esplotatzaileak direla eta beste batzuk, berriz, esplotatuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Esplotatuak eta baztertuak sentitzen dira herritarrak. Berria - Gaiak 2004-06-06
esplotatu egiten (7); esplotatu nahi (3); esplotatzen dituzten (4)