Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esplosio iz kontsonante herskarien irekieran, aire irteera bat-batekoa.
Itxierari inplosioa deitu zaio, eta irekierari esplosioa; p bati inplosiboa (p>) edo esplosiboa (p<) esaten zaio. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
Lehen inplosio baten eta lehen esplosio baten artean desberdintasun hau dago: esplosioak, ahoaren kokaera neutroa eragiten duenez, ez du hurrengo momentua oztopatzen; inplosioak, aldiz, beste edozein esplosioren abiapuntu izan ez daitekeen kokaera jakin bat sortzen du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.