Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hots eta mugimendu banako horiek hartuko dira kontuan soil-soilik; hala, p esplosiboarekin datorren r esplosiboaren artikulazioa guretzat ez da existitzen, atzemangarria ez delako, edo fonemen katean garrantzirik ez duelako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.
Hots esplosiboen eta inplosiboen arteko bereizketa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.
Egia da edozein fonema izan daitekeela inplosiboa nahiz esplosiboa; baina egia da orobat irekidurak inplosian eta esplosioan duela eragina, zeren zenbat eta handiagoa den hotsaren irekidura, orduan eta ilunagoa gertatzen baita bi mugimenduen bereizketa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.
Katemaila esplosibo etengabeak bi osagai baino gehiago izan ditzake barne, betiere irekiera txikiagotik irekiera handiago batera joaten baldin bada (k< r< w< a adibidez). fonologoek izendaturiko goranzko diptongoak ez dira diptongoak, multzo esplosibo-inplosiboak baizik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 85. orr.
Hitz esplosiboa da trepanazioa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.