Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplorazio 1 iz herrialde edo eremu bat ibiltzea, ezagutzeko edo aztertzeko.

Esplorazio haietan aritutako gizon ospetsu askok izen geografiko europarra eman zieten lurralde haietako itsaso, uharte eta lur zatiei: Barents, Bering, Frobisher, Davis, Hudson, Baffin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 174. orr.

Etxean atera gabe egon naizen honetan, esplorazioak egiten ibili naiz, eta oso gauza interesgarriak aurkitu ditut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Geroztik, uharte erraldoiaren esplorazioetan aritu zen Knud, eta 1910. urtean inuiten kolonia txiki bat aurkitu zuen ipar-mendebaldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Baina sinesten dut estralurtar batzuk badirela oraindik, oraino testuan sartzeko indar egiten dutenak, beren kabuz liburu saltokietan esplorazioan dabiltzanak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Hala ere, esplorazioetan gertatzen den legez, denboraren joanak begi horiek, mingain hori, adats ederra, ezagunak egiten ditu, ezusteko aurkikuntzak aspergarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 81. orr.

Itsasoaren Esploraziorako Nazioarteko Kontseiluaren (ICES) arabera, arrain espezie askoren kopurua «inoizko txikiena» da Europako itsasoetan.  Berria - Mundua   2004-10-21

George Bush AEBetako presidenteak espazioaren esploraziorako eginiko planek NASAren egitasmo zientifikoak dirurik gabe utzi dituztela salatu zuen herenegun zientzialari batzorde batek AEBetako Kongresuan.Lehengoa da space-shuttle edo transbordadoreak ordezkatuko dituen espaziontzi flota berria eraikitzekoa; bigarrena Marteko esplorazioa; hirugarrena ilargiarena.  Berria - Gaiak   2006-03-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Espazioaren esplorazio dotore baten ostean, mutil itsu baten hitzak entzuten ditugu ukimenaren ahalmenaz gogoeta eginez.  Berria - Kultura   2004-04-27

Garapen emozionalean inbertitzen den guztia bueltan etortzen da: haurra lasaiagoa izango da, esplorazio aberatsagoa egingo du, harremanak errazago egingo ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Orduak eta orduak ematen nituen Hego Amerikari edo Afrikari edo Australiari begira, eta esplorazioaren ederrean galtzen nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 45. orr.

Otsabio eta Izarraizko mendietan egin dira sail honek bideratutako azkenaldiko esploraziorik gehienak.  Berria - Kultura   2004-05-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marte, Artizarra, Merkurio eta Jupiter hurbiletik aztertu dituzte hainbat esplorazio misiok.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Ekintza aurretik esplorazio-txango batzuk egin nituen, Renaultarekin, behar nuena aurkitzeko. haurrarentzat bere testuingurua segurtasun gabea bada, oso zaila izan daiteke haurraren esplorazio garaia, haurra gehiago kezkatuko delako segurtasun faltaz hezitzaileak eskaintzen dionaz baino.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Espazio horrek lotura estua du geografian "Aurkikuntza Handiak" eta beste alor batzuetan matematikaren aurreramendua eragingo zituen esplorazio-kemenarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Artikoko Animalien Erreserba Naturalean «ingurumenarekiko begiruneaz» petrolio esplorazioak egitea sostengatzen du.  Berria - Mundua   2004-10-31

Baina argi geratzen da aurrekontu honekin espazio esplorazioa (behintzat NASArena) hankamotz geratzen dela.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Historiaren bi atal berri horietan [...] iragana gutxiesteko oinarririk nabariena bat-bateko botere-gehitzearen kontzientzia zen, bai beste gizaki batzuen gaineko boterea, konkista militarretan adierazia, bai izadi fisikoaren gaineko boterea, geografi esplorazioetan eta zientzi aurkikuntzetan adierazia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 231. orr.

4 irud/hed

Barruaren esplorazioak ere baziren, klausura ezkutuz eta misterioz beterik zegoelako, eta hirugarren egunean bertan parte hartu nuen barrutegi itzaltsuak errekistatzen ia gauerdian egin genuen ibileran.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus