Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esploratzaile 1 iz esploratzen duen pertsona.

Berehala ohartu nintzen erantzun hura jaulki zuena ez zela esploratzaile bat, baizik eta ia mendirik zapaldu gabeko irakasle bilbotar bat, une hartan bertan iparrorratzarekin benetako arazoak zituena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Oinean duen plakan hau irakur daiteke: 'Albert Mezigueri, geografiaren esploratzaile eta lurralde inoiz zapaldu gabeen konkistatzaileari (1860-18...) Touchagueseko bere herrikideek'.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

Hazparneko Elgar zentroan, Pierre Vidal esploratzaile eta espeleologoaren mintzaldia: "Harpeetako artea lanjerean".  Herria   2003-09-18

Esploratzaileak bidali zituzten berri bila.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.

Astiro egiten zuten aurrera, uneoro erantzunaren zain, lerro trinkoagoetan, esploratzaileak eta abangoardiako talde txikiak bidaltzea gizonak alferrikaltzea zela ulertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

Ez zen esploratzailerik edo aitzindaririk agertu kibiktaren bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Kolivanen eta Tomsken arteko telegrafo haria tatariarren armadaren esploratzaileek moztu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Alexis Iraklievitx Levchine (1798-1879), agronomo eta esploratzaile errusiarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Nadia, esploratzaile tatariarrek Irtish ibaiko txalupetan bahitu ondoren, Omskera eraman zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

Buruzagiak, ur ondoko txabola batean bilduta, Fionnen bila igorritako esploratzaileen zain zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 159. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hogeita hemezortzi urterekin, sasoi betean zegoen, baikorra zen izaeraz, eta eskarmentu handiko gizona iparralde hotzean: esploratzaile ona, eta edozein lan eta esfortzu egiteko kemen izugarrikoa. Ez dut ulertzen -esan zuen esploratzaile ohiak-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.

Ez esploratzaile handi bat, baina bai, horrela esan badaiteke, esploratzailegai on bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

Miaketa haietan hainbat eta hainbat altxor kausitu nituen, esploratzaile begiratuaren antzera goitik behera ikasi, beren xehetasunez ongi jabetu eta zeuden-zeudenean beren lekuan uzten nituenak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 17. orr.

Espedizioaren buruan Ernst Schaeffer esploratzaile zaildua eta Bruno Beger antropologoa zeuden.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Aurrena, Carsten Borchgrevink esploratzaile suediarraren albisteak, eta nola arribatu zen 1895ean, lehenengo aldiz, Antarktikara.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Esploratzaile espiritual ausart horiek hindu eta Ekialde Urruneko munduak erakarri nahi zituzten kristautasunera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Hala ere, esploratzaile buruarin haiei laguntza eskaintzeko prest egon ziren Kalaallit Nunaateko inuitak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Ordurako, erabateko esploratzailea zen, naturalista ukituren bat gorabehera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Kanada iparraldeko lurralde eta itsasoen lehen esploratzailea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esploratzaile lana hasten genuen."Iparrorratza ekarri dut", esan zuen Mikelek esploratzaile jarrera hartuz eta bere motxilatik kutxatxo bat atereaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

K.o. 1723an Pedro Handiaren esploratzaile-begiak aurkitu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

4 irud/hed

Wright, bere aldetik, estilo berezien esploratzailea bihurtu da eta moldeak apurtzen ditu.  Berria - Kultura   2004-10-01

Aspaldi agortu zen inork zapaldu gabeko eremu berriak deskubritzeko ametsa, baina arteari esploratzaile izatea dagokio ekintza artistikoaren porturik eta itsasorik gabeko ontzian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta esploratzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus