Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esploratu, esplora(tu), esploratzen 1 du ad herrialde edo eremu bat ibili, ezagutzeko edo aztertzeko.

1721etik aurrera, daniarrak jarri ziren Groenlandian bizitzen, eta mendebaleko itsasertza esploratu zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Urtarrilean esan zuen gizakia Ilargira itzuliko zela 2020 baino lehen, eta Marte esploratzeko basea bertan eraikiko zutela.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Transbordadore espazialak alde batera utzi eta espazioa esploratzeari ekingo dio NASAk.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Goazemak toki hau esploratzera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.

Orain bazuen gogamenaren ibilaldietan paseatzeko edo esploratzeko erabil zezakeen antzoki edo ibiltoki alegiazko bat, alderdi berriak, ikuspegi berriak hartzeko, edonora begiraturik ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Esploratu gabeko leku bat, eta baita gutxitan bisitatzen den leku bat ere, ez dago aurkitzerik Parisen inguruko baso edo arboladietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Mundua -lur eta itsaso guztiak- esploratu eta deskubritu ditugunean, geure baitara bildu eta bihotz-erraietako eremu psikologikoak ere ezagutu ditugunean, konturatu egin gara edertasunak ez duela eremu jakinik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Zer ote zen espazioan barrena zebilen objektu ezezagun hura? Zunda automatikoa? Zientzia misio tripulatua? Eta zer helburu zekarren? Kosmosa esploratzea, galaxia mailako frankizia bat ezagutzera ematea, ala Eguzki sistemako hirugarren planeta konkistatzea?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Ez dinat esaten geroxeago ez naizela itzuliko begi-bistan ditudan bazter eder horiek sakon esploratzera, ez niken ezetz esango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Azpillagaren biltegia, han denetik aurkitzen baita, Pandoraren kutxa bat iruditzen bide zaie baserritarrei, mundu esploratu gabea eta gauza miragarriz betea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

2 irud/hed

Orain arte, eremu ezberdinetan esploratu eta landu da akordio politikoaren bidea, baina benetako ordua hemendik aurrera hasiko da.  Berria - Harian   2006-03-23

Mahaiaren proposamena alderdien ekimenaren esku utzi du eta dagoeneko lehen harremanak izan dira aukera hori esploratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Jesus Egigurenen azken liburua EAJrekiko balizko akordioa esploratzeko saiakera bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Kolore-leherketak, mugimendua eta erritmoa esploratzeko saioa da.  Berria - Kultura   2006-02-22

Herriaren normalizazio sozialaren alde sindikatuek zer ekarpen egin ditzakegun esploratu behar dugula esan genuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Alabaina, probetxuz lapur zitezkeen sustantzien ikuspegitik, laboratorio hura lur birjina zen, dena esploratzeko zuena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Nire garaipenaz segur, izter arteko pasabide heze anarteraino ahantzia esploratzera abiatu nintzen, gutizios.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Ipuina behin betiko bertan behera gelditzen zenean, kontalariaren arnasarekin batera alegia, Burke eta Hare jaunek misterioa esploratzen zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 163. orr.

Orain arte epistemearekiko orientazioa izan da esploratu dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esploratu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus