Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izotzetako esfingea ikustera ailegatu ziren Arthur Gordon Pym eta Dirk Peters nabigatzaileen menturak aipatuko dira, eta konpas guztiak erakartzen dituen hegoaren puntu imajinarioan bandera landatu nahi zuten Robert Falcon Scott eta Roald Amundsen esploradoreen elezaharra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 310. orr.
Esploradoreak berak idatzi zuenez, taldekideek gizaki baten irudia ikusten zuten beraiei segika, zinezkoa zirudiena eta inola ere, ezta eszeptismoaren poderioz ere, uxatu ezin zutena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.
Aire iluneko esklabo-saltzaileak, urre-bilatzaileak, drogamenpekotasun anitzek jotako esploradoreak, buru-txikitzaileak, hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Garai txarrak esploradoreentzat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.
Joan zen, bai, Grosrouvre hantxe Amazoniaraino, baina orain nik egin behar, lantegi-zulo honetan, esploradore-lanak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Hiztegien esploradore bihurtu ginen, euskarazko hiztegirik ez zegoen arren eta erdarazkoetan ere berba berdeen azalpenak minimoak ziren arren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.