Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplizitazio iz esplizitatzea.

Jainkoarekin edo naturarekin batzean eta arimak substantzia jainkozkoarekiko duen dependentziaren esplizitazioan datza dohatsutasuna edo salbamena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Giza jardunaren azpian datzan zentzuaren esplizitazioak ez dauka izaki goren (teologia) bati buruzko diskurtsoaren erarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

Pentsamendu hau oraindik Bilbokoaren jarraipena eta esplizitazioa kontsidera genezake.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.

Txikiaren biografia-lan bakanetan arakatuz gero, lekuko batek baino gehiagok dio Eustakiok garbi zuela borrokan hilko zela: arriskuaren onarpentzat har liteke hori nahi bada, jokabide suizida baten esplizitaziotzat bestela, edo estatuarekiko gatazka armatuak lekarkiokeen paradero makurra ezagutzen zuelako seinaletzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Guztiak gauza beraren izenak dira: norbera den horren ezagutza eta esplizitaziorako oinarriak ezartzearenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus